Autonomoen Zerga Kudeaketa eta Gizarte Segurantza 2017

09/06/2017 Autonomoen Zerga Kudeaketa eta Gizarte Segurantza 2017

 

 

 

Emilio Gonzalo Mallo emango du ikastaroa, Komikiaren Adiskideen Espainiako Elkarteko (A.E.A.C.) presidentea eta Expocómic eta Expomanga azoketako zuzendaria.
Tokia: “La Bolsa” eraikina – Pilota kalea 10, 48005 – Bilbo.
Prezioa: bazkideek 0 €, bazkide ez direnek 30 €
Eguna eta ordua: ostirala, 2017ko ekainaren 9a, 16:00etatik 20:00etara.

IKASTAROAN IZENA EMATEKO EPEA LUZATZEN DA ekainaren 7ra, eguerdiko 14:00etan.

Edukia:
Ikastaroan zehar aztergai izango dira autonomoen zerga arloko eta gizarte segurantzako kudeaketaren alderdi garrantzitsuenak: alta hartu baino lehenago egin beharrekoak, autonomoetan alta hartzearen abantailak eta desabantailak… Orobat ezagutuko ditugu erregimen horretan lan egiteko egin beharreko tramiteak eta eman beharreko urratsak, eta baita ere nola ordaindu zergak, atxikipen tasak eta BEZa, zein eredu dagoen, zeintzuk diren epeak, e.a.
Alderdi praktikoan, hainbat kasu zehatz aurkeztuko dira, parte-hartzaileek ebatzi beharko dituztenak zerga aditu baten laguntzaz. Kasu honetan, bertaratuek benetako zalantzei edo arazo espezifikoei buruzko aholkularitza jaso ahal izango dute.

Gaiak:
AUTONOMOEN ZERGA KUDEAKETAREN
ETA GIZARTE SEGURANTZAREN HASTAPENAK
Fiskalitatea eta Gizarte Segurantza
Jarduera hasi aurretik egin beharrekoak
Autonomo izatearen abantailak eta desabantailak
Beste forma juridiko batzuen abantailak eta desabantailak
Autonomo izateko egin beharreko tramiteak
Jarduerari hasiera ematea: 037 eredua
EKONOMI JARDUEREN ZERGAN alta hartzea.
Autonomoen Erregimen Berezian (RETA) alta hartzea.
Betebeharrak eta kotizazioa.
Zergak: PFEZ eta BEZ
Zerga ereduak: epeak eta aurkezteko era
Balioespen erregimenak

BALIO ERANTSIAREN GAINEKO ZERGA
Operazioak, baldintzak eta erregimenak
BEZaren sortzapena
Salbuespenak
BEZaren tasa motak
Zergaren oinarri zergagarria eta kuota
Inbertsio ondasunak
Sortzapen- eta kaxa-irizpideak
Erkidego barneko eragiketak. 349 EREDUA
Betebehar formalak: Erregistro Liburua eta dokumentazioa gordetzea
Hiru hilean behingo 303 EREDUA
Urteko laburpenaren 390 EREDUA
347 EREDUA.

ALOKAIRUEI EGINIKO ATXIKIPENAK
Hiru hilean behingo 115 EREDUA + Urteroko 180 EREDUA

BETEBEHAR FORMALAK
Alta hartzea betebehar formaletan, erroldan, EJZn eta RETAn.
Fakturak egitea
Kontularitza erregistroak

GIZARTE SEGURANTZA
Alta hartzea RETAn eta kuotak
Alta ematea enpresari eta langileei
Nominak eta Gizarte Aseguruak
Kolaboratzaileen fakturak
Hiru hilean behingo 111 EREDUA + Urteroko 190 EREDUA

PFEZ ZERGA
Diru-sarreren fakturazioa
Gastu kengarriak
Atxikipenak
Errendimenduaren kalkulua
130 EREDUA
184 EREDUA

BAZKIDEENTZAT edo ELKARTEKO BAZKIDE EGIN NAHI DUTENENTZAT:
Goizez egingo da Elkartearen Ez-ohiko Batzarra “La Bolsa” eraikinean. Gonbit egiten diegu bazkide guztiei Elkartearen barne kudeaketako erabakietan aktiboki parte hartzera eta proposamen berriak aurkeztera zuzendaritzako ordezkarien eta gainerako ilustratzaile eta bazkideen aurrean.
Mesedez eskatzen dizuegu orduan agertzea, ikastaroari ahalik eta denbora gehien eskaintzeko.
Askoz jota 30 lagunentzako lekua egongo da eta leku horiek izen-emate hurrenkeraren arabera gordeko dira.
Izena emateko azken eguna: ekainaren 5ean, eguerdiko 14:00etan.
Informazio baliagarria: bazkideen hiru hilean behingo kuota: 36€ profesionalak / 18€ ikasleak.
Sustapenei buruz gehiago jakiteko eta izen-emateak egiteko, jo helbide honetara: info@euskalirudigileak.com

Batzarraren ordutegia: Ostirala, hilak 9, goizeko 10:00etatik eta 13:00etara.
Ikastaroaren ordutegia: Ostirala, hilak 9, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.
Mesedez eskatzen dizuegu orduan agertzea, ikastaroari ahalik eta denbora gehien eskaintzeko.

Askoz jota 30 lagunentzako lekua egongo da eta leku horiek izen-emate hurrenkeraren arabera gordeko dira.

Informazio baliagarria: bazkideen hiru hilean behingo kuota: 36€ profesionalak / 18€ ikasleak.
Sustapenei buruz gehiago jakiteko eta izen-emateak egiteko, jo helbide honetara: info@euskalirudigileak.com

Share Button