BEKAK EUSKAL IRUDIGILEAK 2017-Raúl Arias

BEKAK EUSKAL IRUDIGILEAK 2017-Raúl Arias

Euskal Irudigileak-Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak deialdia egin du Ilustrazio Beka-Mintegien zazpigarren ediziorako. Beka-Mintegi horien bidez, hamar lagunek aukera izango dute tailer teoriko-praktiko bat egiteko itzal handiko profesional baten eskutik.

Aurten Raúl Arias gonbidatu dugu mintegia ematera. Tailerra Bilbon izango da irailaren 21an eta 22an, goizez eta arratsaldez.

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 6an bukatzen da.
Datak: 2017ko irailaren 21a eta 22a, osteguna eta ostirala
Tokia: BilbaoArte. Urazurrutia Kalea, 32, 48003 Bilbo, Bizkaia, Espainia
Ordutegia: 9:30 -13:30 / 15:30 – 19:30. Ostegunean mintegia 19:00etan bukatuko da. 19:00tatik-21:00ra publikoari irekia egongo da, hitzaldi baten bidez bere lana ezagutzeko aukera izango dugu.

PDF

OINARRIAK

IZEN-EMATE ORRIA

Share Button