PATXI PELAEZEKIN SOLASALDIA

22/11/2018 PATXI PELAEZEKIN SOLASALDIA

Euskal Irudigileen solasaldiekin jarraituz, oraingoan animatzaile, ilustratzaile eta komikigile den Patxi Peláez entzuteko aukera izango dugu.
Animazioarekin erlazionatutako proiektu anitzetan parte hartu du bere ibilbide profesionalean, zehazki pertsonaien diseinuan espezializatuz. Hasiera batean Dibulitoon ekoizle independentearekin eta geroago freelance modura, azken 20 urteetako sektorearen bilakaera gertutik ezagutu du. Hainbat ipuin egin ditu ilustratzaile gisa, ipuin hauek Olentzero izan dute protagonistatzat, eta komikigintzaren arloan berriz, Xabiroi aldizkariaren babesean, Auzomorro pertsonaia sortu zuen.

Jarduera honen bitartez, animazioa, komiki edota argitaletxeen sektoretik igarotzen den bere lana ezagutu ahal izango dugu. Solasaldia datorren ostegunean, azaroaren 22an izango da, arratsaldeko 19:00etan Komikigunean (Reyes Catolicos Kalea, 16, Donostia).

Animatu zaitezte!

Share Button