Solasaldia Irudika egoitzak 2019

14/03/2019 Solasaldia Irudika egoitzak 2019

IRUDIKA EGOITZAK 2019: Topaketak aukeratutako egileekin.
Martxoak 14, osteguna | 19:30 | ZAS KULTUR Espazioa

Maite Caballero, Genís Rigol eta Blanca Garaluce egileak izan dira aukeratuak Irudika-Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesionalaren 2019ko egoitzetarako.
Ilustrazio arloan Maite Caballero izan da aukeratua Buena Planta izeneko proiektuarekin, eta animazio sailean, berriz, Genís Rigol zuzendari katalana, Gutter Fest, the movie /Rick and Morty Exquisite Corpse lanarekin. Azkenik, Blanca Garalucek eraman du diseinu arabarrarentzako egoitza, lehen aldiz ematen dena aurten.
Egoitzen hasierarekin batera hiru egile horiek elkarrekin bilduko dira ZAS KULTUR Espazioan, elkarri jakinarazteko euren proiektuak eta gogoeta egiteko denborari buruz, horixe baita hilean zehar gauzatuko dituzten jardueren ardatza. Eurekin solasean aztertuko dugu nolako eraginda daukan denborak euren lanean eta nola islatzen den hori euren sorkuntzetan. Jakingo dugu zein izan den bakoitzaren ibilbidea, zer proiektu dituzten, eta ilustrazioari buruz duten ikuspegia.
Topaketa Euskal Irudigileak elkarteak antolatzen du, eta ZAS KULTUR Espazioan egingo da (Korreria Kalea, 84), martxoaren 14an, osteguna, 19:30etan.

Zain gauzkazue!!!

Irudikaren Egoitzen egitaraua posible da erakunde hauen laguntzari esker: Angoulémeko Udala, La Citè Internationale de la Bande Dessineé, Bilbaoarte, Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Vital Kutxa, Acción Cultural eta Euskal Irudigileak

Share Button