VI. ILUSTRAZIO BEKAK-MINTEGIA

13/10/2016 VI. ILUSTRAZIO BEKAK-MINTEGIA

Euskal Irudigileak-Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak deialdia egin du Ilustrazio Beka-Mintegien seigarren ediziorako. Beka-Mintegi horien bidez, zortzi lagunek aukera izango dute tailer teoriko-praktiko bat egiteko itzal handiko profesional baten eskutik.

Aurten Nicolai Troshinsky ilustratzailea gonbidatu dugu animazio-mintegia ematera.
Tailerra Bilbon izango da urriaren 13an eta 14an, goizez eta arratsaldez.

Datak: 2016ko urriaren 13a eta 14a, osteguna eta ostirala
Tokia: BilbaoArte. Urazurrutia Kalea, 32, 48003 Bilbo, Bizkaia, Espainia
Ordutegia: 9:30 -13:30 / 15:30 – 19:30. Ostegunean mintegia 19:00etan bukatuko da. 19:00tatik-21:00ra publikoari irekia egongo da, hitzaldi baten bidez bere lana ezagutzeko aukera izango dugu.

Izen-emate epea: Urriaren 5era luzatu dugu izena emateko epea

STOP- MOTION ANIMAZIOA, erritmoa eta lengoaia zinematografikoa
“Stop-motion” teknika tradizionala paperezko txotxongiloetan aplikaturik, ikasleek animazioaren, erritmoaren eta lengoaia zinematografikoaren oinarrizko nozioak ikasiko dituzte. Ariketatxo batzuk egin ondoren, animazio kolektibo bat egin beharko dute, eta ikasle bakoitzak plano bat egingo du horretarako. Emaitza teknikoen gainetik, garrantzia emango zaie sormenari, esperimentazioari eta jakin-minari. Ikasleei oinarrizko nozio batzuk emango zaizkie jakin dezaten nola egin animazioko pieza tradizionalak material merke eta eskuragarriekin.

Ikasleek ondoko hauek ekarri beharko dituzte: argazki kamera digital bat, tripode bat, paper mota desberdinak, guraizeak, kola eta marrazteko askotariko materialak (arkatzak eta errotulagailuak). Komeni da ordenagailu eramangarria ekartzea, baina ez da beharrezkoa.

Norentzat: ilustratzaileen kolektibo osoarentzat.

OINARRIAK

IZEN-EMATE ORRIAK

KARTELA

Share Button