Begiradak komikietan

Begiradak komikietan

Komiki erakusketa honek emakume komikigileen historia eta istorioak berreskuratu nahi ditu. Sarri emakumeek sortutako komikia autokontsumorako izan den arren, erakusketa honen helburua komiki munduan irudi alternatiboa eskaintzea da.
Begiradak komikietan du izenburu nagusitzat erakusketak, eta begirada anitzak dira azpimarratu nahi direnak.

Erakusketa 15 panelez osatua dago, tartean daude begiradei buruzko panelak, komiki feministari buruzkoak eta egile ezberdinen lanak biltzen dituzten panelak. Lan original batzuk, erreferentetzat har daitezkeenak, enmarkatuak daude eta erakusketa borobiltzeko bideo labur bat ‘emakumeen komikia munduan zehar’, komikiak eta bibliografia ere aurkituko dituzue Komikigunean.

Begiradak komikietan: emakumeen komikiak eta komiki feministak
Maiatzak 22-Ekainak 16
Astelehenetik ostiralera, 11:30-13:30 eta 17:30-19:30
Erakusketaren bisita gidatua elebitan: maiatzak 24, asteazkena, 19:00tan
Koldo Mitxelena Kulturunea
Urdaneta kalea, 9
Donostia – San Sebastián
Gipuzkoa 20006
T: +34 943 112 760
F: +34 943 112 765
kmk.gipuzkoakultura.net

Share Button