BRATISLAVAKO BIENALA 2019

BRATISLAVAKO BIENALA 2019

Bratislavako Bienala haur eta gazteentzako liburuen ilustrazioen nazioarteko erakusketa ospetsua da, Eslovakiako Errepublikaren Kultura Ministerioak, UNESCOren Eslovakiako Batzordeak eta Haurrentzako Artearen Nazioarteko Etxeak antolatuta. Irailean eta urrian egiten da. Jatorrizko lanak erakusteaz gain, haur eta gazteentzako liburuen ilustrazioan adituak diren pertsonekin nazioarteko sinposioa ere egiten da.

2019ko Biurtekoan parte hartzeko asmoa izanez gero, honakoa egin behar duzu:Aurretik Bratislavako Biurtekoan sekula parte hartu ez baduzu, azken 5 urteetan argitaratu duzun liburu bat edo, gehienez, bi, aukeratu behar dituzu. Biurteko honetan aurrez parte hartutakoa bazara, 2017-2019an argitaratutako liburu bat edo, gehienez, bi, aukeratu behar dituzu. Liburu bakoitzetik 5 ilustrazio aukeratu behar dituzu: Azala eta lanaren adierazgarri diren beste
Liburu bakoitzeko aukeratu dituzun 5 ilustrazio horien pdf-ak igorri behar dituzu emailez oepli@oepli.org helbidera otsailaren 15a baino lehen.

Argibide gehiago OEPLIko idazkaritzarekin(oepli@oepli.org – 915 530 821), harremanetan jar zaitezke edo Galtzagorri elkartearekin 943 471 487/galtzagorrri@galtzagorri.eus

Share Button