Lehiaketak / Sariak

2017 Etxepare Saria

2017 Etxepare Saria

Ainara Azpiazu Aduriz Euskal Irudigileko bazkidea eta Paula Estévez Del Diego egileek irabazi dute 2017ko Etxepare saria ARRAROA albumarekin. Etxepare sarian 26 lan aurkeztu dira. Lan irabazlea: Haur batek gaurko gizartearen aniztasunari erreparatzen dio bere etxeko leihotik. Neskatoak hamabi egoera bitxi aurkezten dizkigu eta modu sinple bezain grafikoan egiten du auzokide bakoitzaren argazkia, biñeta gisa, topikoei ihesi, […]

2017 Junceda Sariak

2017 Junceda Sariak

Kataluniako ilustratzaileen elkarteak (APIC) ematen dituen aurtengo Junceda sarietarako hautatuak hemen eta bideoa ere ikusgai.

Peru Abarka 2017: Saria eman gabe

Peru Abarka 2017: Saria eman gabe

Aurtengo Peru Abarka lehiaketaren saria eman gabe utzi da, epaimahaiaren ustez, proposamen interesgarriak aurkeztu diren arren, zenbaitzuk gai eta ikuspegiz berritzaileak benetan, hizkuntzari eta kontakizunaren egituratzeari dagokionean, behar besteko zuzentasuna agertu ez dutelako. Beraz hau da edizio honen amaiera, ilustratzaileen lehiaketa bertan behera geratzen da. Informazio gehiagorako sakatu HEMEN.

JUUL 2017 – HAUTESKUNDE LITERARIOEN EMAITZAK

JUUL 2017 – HAUTESKUNDE LITERARIOEN EMAITZAK

Apirilean ikastoletan JUUL hauteskunde literarioen 19. edizioa ospatu zen, 17.000 boto-emaile baino gehiago izan dira Euskal Herriko ikastoletan. Hona hemen emaitzak botoen kontaketa egin ondoren. Link honetan era konprimituan honako informazioa duzue: – Liburu eta ilustratzaile hautatuenak – Eguneko partaidetza-datuak – Argazki gutxi batzuk Zorionak hautatuenak izan diren idazleei eta ilustratzaileei!

EUSKADI LITERATURA-SARIAK 2017

EUSKADI LITERATURA-SARIAK 2017

2016ean argitaratutako liburuak Modalitateak 1.- Euskarazko literatura: 18.000 euro + 4.000 euro saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratzen bada. 2.- Gaztelaniazko literatura: 18.000 euro + 4.000 euro saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratzen bada. 3.- Euskarazko haur eta gazte literatura: 18.000 euro + 4.000 euro saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratzen bada. 4.- Euskarazko literatura […]

VALLADOLID ILUSTRANDO 2017

VALLADOLID ILUSTRANDO 2017

Aurten Valladolid Ilustrando, Nazioarteko Ilustratzaileen Topaketa, ekainaren 29tik uztailaren 2ra bitartean egingo dira, Valladoliden dagoen LAVA- Laboratorio de las Artesen. Hainbat jarduera antolatuta dituzte.

Bratislavako Biurtekora

Bratislavako Biurtekora

Aitziber Alonso, Leire Salaberria, Jokin Mitxelena, Maite Gurrutxaga eta Eider Eibarren lanak hautatu ditu OEPLIk, Espainiako Estatuko beste 11 ilustratzaileenekin batera bi urtean behin egiten den Bratislavako Biurtekora aurkezteko. Ospe handia duen Haur eta gazte liburuen ilustrazioen nazioarteko erakusketa hau Eslovakiako Errepublikako Kultura Ministerioak, UNESCOren Eslovakiako Batzordeak eta BIBIANAk (Haurrentzako Artearen Nazioarteko Etxeak) antolatzen dute. […]

2017 HAURREN ALBUMAK SORTZEKO ETXEPARE LITERATUR SARIA

2017 HAURREN ALBUMAK SORTZEKO ETXEPARE LITERATUR SARIA

Urte berriarekin argitaratu dira haurren albumak sortzeko Etxepare Literatur Sariak lehiaketaren deialdi berriaren oinarriak. Originalak aurkezteko epea 2017ko maiatzaren 19an itxiko da. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna 2017ko ekainaren 30a izanen da. Nafarroako Udal eta Euskara Zerbitzuek antolatzen dute Pamiela argitaletxearen laguntzarekin Sari honetara haurrei zuzenduriko lan ilustratuak aurkeztu ahalko dira eta proposamenak albumaren ezaugarriak […]

EUSKADI LITERATURA SARIAK 2016

EUSKADI LITERATURA SARIAK 2016

Mikel Casal (Donostia, 1965) ‘Así es la dictadura’ lanagatik ilustrazio saria irabazi du . Epaimahaiak bere lanari buruz hau azpimarratu du bereiziki: “Prentsako autore bezala duen dibulgazio-gaitasuna aprobetxatu du, eta baliabide espresiboak haurrentzako album-formatura egokitzen jakin du. Ilustrazioek, 70eko hamarkadako herentzia grafikoa oinarri hartuta, ederki erakusten dute zer garaitan kokatzen den testua”. ZORIONAK MIKEL!!!

Javier Saez Castán, 2016 Ilustrazio Sari Nazionala

Javier Saez Castán, 2016 Ilustrazio Sari Nazionala

Javier Saez Castánek irabazi du 2016eko Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala. “Epaimahaiak haren sormena nabarmendu du, haren talentu narratiboa eta bere munduak eraikitzeko gaitasuna”. Saria Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Minsterioak esleitzen du liburu eta hitzen eremuan irudigile batek egindako lana kontsideratu eta bereizteko helburuarekin.