Lehiaketak / Sariak

Bratistalavako Ilustrazio bi urtekoarentza

Bratistalavako Ilustrazio bi urtekoarentza

OEPLI-k Bratistalavako Ilustrazio bi urtekoarentzako 10 irudigileen aukeraketa aurkeztu du. Haien artean gure bazkide bi. Yolanda Mosquera eta Maite Gurrutxaga. Mercè Galí, Yo soy el otro liburuarekin (Litera Libros, 2021) Roger Olmos, Amici per la pelle lanarekin (Logos Edizioni, 2021) Xavier Salomó, Sunakayrekin (Flamboyant, 2021) Carmen Segovia, La noche de la huida lanarekin (Eka, 2021) […]

BRATISLAVA ILUSTRAZIOEN BIURTEKOA 2023

BRATISLAVA ILUSTRAZIOEN BIURTEKOA 2023

Bratislava Ilustrazioen Biurtekoa 2023ko urritik aurrera egingo da. Interesa duten ilustratzaileek beren hautagaitzak aurkez ditzakete dagoeneko, azken hiru urteetan (2020, 2021 eta 2022) argitaratutako liburu bat edo bi aurkeztuz. BIB 2023n parte hartuko duten 10 pertsonak hautatzeko faserako, jarri harremanetan [email protected], dokumentazioa  2023ko urtarrilaren 30a baino lehen bidali behar da.

ETXEPARE SARIA 2023

ETXEPARE SARIA 2023

Abian da 2023ko Etxepare saria, haurrei zuzenduriko album ilustratuak sortzeko helburua duen sariketa. Oinarriak argitara eman dira dagoeneko, eta  lanak aurkezteko epea 2023ko maiatzaren 5an, itxiko da. Sari bakarra emanen da, 5.000 eurokoa.

KULTURA SORKUNTZA 2023

KULTURA SORKUNTZA 2023

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren KULTURA SORKUNTZA 2023 dirulaguntzen deialdiaren barruan literatura arloan bi modalitate izango dira: – Euskaraz idatzitako gazte literatura. – Euskaraz idatzitako Ipuinak eta eleberri motzak. Modalitate bakoitzean 8.000 euroko 5 dirulaguntza emango dira mota horietako testuak idazteko. Otsailaren 13a izango da eskaerak aurkezteko azken eguna.

IRUDI SORKUNTZA (2023)

IRUDI SORKUNTZA (2023)

IRUDI SORKUNTZA (2023) dirulaguntzen deialdia iadanik argitaratu da EHAAn. Bi lerro daude: 15.000 euroko 4 laguntza komiki bat edo nobela grafiko baten ilustrazioak sortzeko https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1047012 15.000 euroko 3 laguntza irudidun album edo liburu baten ilustrazioak sortzeko https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1047013 Eskaerak aurkezteko azken eguna 2023ko urtarrilaren 26a da.

Raisa Alava 2023ko Frantziako Tourreko kartelaren egilea

Raisa Alava 2023ko Frantziako Tourreko kartelaren egilea

2023ko Frantziako Tourrak hiru etapa izango ditu uztailaren 1etik 3ra. Munduko bizikleta-lasterketarik gogorrena Bilbon hasi eta Parisen amaituko da uztailaren 23an. Tradizioa da Frantziako Tour bakoitzerako kartel bakarra egitea. Euskal Irudigileen Elkarteak deialdi bat jarri zuen abian Eusko Jaurlaritzak eskatuta, posterrak euskal sortzaile baten sinadura izan zezan. Lehenengo fasean sei izen aukeratu ziren euren proposamenak […]

MAITE MUTUBERRIA IRABAZLE 2022KO EUSKADI LITERATURA SARIETAN, ILUSTRAZIO ALORREAN.

MAITE MUTUBERRIA IRABAZLE 2022KO EUSKADI LITERATURA SARIETAN, ILUSTRAZIO ALORREAN.

Maite Mutuberriak Irrimola liburuagatik (Ikaselkar) jasoko du aurtengo Euskadi Literatura saria, Literatur Lanaren Ilustrazioaren kategorian. Epaimahaiaren iritziz (Javier de Isusi, Maria Altuna, Jon Mantzisidor, Yolanda Mosquera eta Miren Asiain), Mutuberriaren lanak “album ilustratuaren kontzeptua beste dimentsio batera eramaten du, formatu zirkularrean diseinatutako liburu-objektu bat, zeinaren konposizioak esperimentazioa eta irakurketarekin jolastea ahalbidetzen duen”. Hain zuzen, Mutuberriak […]

Liburu Ilustratuaren Nazioarteko 1. Saria BARBARA FIORE GOGORATUZ

Liburu Ilustratuaren Nazioarteko 1. Saria BARBARA FIORE GOGORATUZ

BARBARA FIORE ARGITALETXEAK, sari honen bidez, Barbara Fiorek Espaniako estatuan liburu ilustratu eta komikiaren kulturan utzi zuen lan eta aztarna handia gogorarazi nahi du, ilustratzaile eta idazle ezagun eta/edo ezezagunen, album ilustratu eta komikietako autoreen lana sustatzeko aukera berriak emanez. Album ilustratuaren proiektua modu birtualean eta fisikoan entregatu beharko da. 2022ko irailaren 2tik azaroaren 2ra, […]

OPEN PORTFOLIO 2022

OPEN PORTFOLIO 2022

Open Portfolio (FIG Bilbao) grafika emergentearen nazioarteko topaketaren bederatzigarren edizioan parte hartzeko deialdi irekia. Open Portfolio grafikako talentu berrien lana babesteko eta ikusarazteko eta haien ibilbide profesionala bultzatzeko sortu zen. Lehiaketa hau sortzen ari diren sortzaileak sustatzeko, zabaltzeko eta profesionalizatzeko plataforma bat da. Edizio berri hau irailaren 23tik 25era egingo da Bilboko La Terminal – […]

IRUDIKA EGONALDIAK 2023

IRUDIKA EGONALDIAK 2023

DEIALDIA IREKIA, 2022ko abuztuaren 25etik irailaren 25era Urtero bezala Irudikak bere egonaldi artistikoak jartzen ditu abian, sorkuntza artistikoa eta nazioarteko truke kulturala sustatzeko. Fundación Vital Fundazioa, Acción Cultural Española, La Maison des Auteurs eta Cité internationale de la bande dessinée et de l’image de Angoulême-France-ren eta Bilbaoarte Fundazioaren lankidetzari esker, gure seigarren egonaldien edizioa ospatuko […]