DaniMaiz erakusketa

DaniMaiz erakusketa

Hiru hilabetez behin, irudigile baten lanak hartzen ditu Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Dani Maizen txanda da.

llustratzaile polifazetikoa da. Urte askoan irudigintzaren, publizitatearen eta diseinuaren munduan egin du lan. Egun, ilustratzaile profesional freelance-a da. Denbora librean, komikigilea ere bada.

Aiete Kultur Etxean paratuko den Txokoan, ilustratzailearen lanak erakutsiko dira orokorrean: liburuetako ilustrazioak eta azalak, bere zirriborro eta koadernoak, teknika ezberdinetako margolanak, kartel eta jokoak, biniloak, baita lan egiteko erabiltzen dituen tresnak eta inspirazio iturri zaizkion liburu, objektu eta bestelakoak.

Erakusketaren ordutegia:
Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30.
Larunbatak: 10:00-14:00, 16:30-20:00.
Igandeak: 10:00-14:00.
Astelehenetan eta jaiegunetan itxita (Urriak 12, Azaroak 1, Abenduak 6 eta 8).

Share Button