Ekintzak

Solasaldia, Nafarroako ilustrazioa gaur egun

22/03/2024 Solasaldia, Nafarroako ilustrazioa gaur egun

Martxoaren 22an. Arratsaldeko 18:30etan Zitadelako Mistoen Eraikina Hizlariak: Andrea Ganuza, Mikel Santos “Belatz”, Concha Pasamar Moderatzailea: Kike Infame “20 urte Euskal Irudigileak” erakusketa amaitutzat emateko  solasaldi bat egingo dugu Andrea Ganuzarekin, non kontrakultura eta autoedizioarekin izan duen esperientzia azalduko diguna, Mikel Santos “Belatz” komiki eta kamisetei buruz hitz egiten arituko zaigu eta Concha Pasamar, argitaletxearekin […]

SOLASALDIA KIKE INFAME – ELI AZURMENDI – CÉSAR LLAGUNO – RAFA ELORZA

16/12/2023 SOLASALDIA KIKE INFAME –  ELI AZURMENDI – CÉSAR LLAGUNO – RAFA ELORZA

Larunbata abenduak 16 – 10:30 Euskalduna – 0A Aretoa EUSKAL IRUDIGILEEN  solasaldia Kike Infameren eskutik, Eli Azurmendi, Rafa Elorza eta Cesar Llagunorekin. Komikiaren artea mendiarekin eta naturarekin lotuta. Historiak, anekdotak, bitxikeriak, lan egiteko, marrazteko eta paseatzeko moduak, mendia modu artistikoan interpretatzeko bidea ematen dutenak. Kike Infame diseinatzaile grafikoa, marrazkilaria eta komikiaren teorikoa da, Eli Azurmendi […]

OLGA CAPDEVILArekin IKASTAROA

15/12/2023 OLGA CAPDEVILArekin IKASTAROA

ADI!! Badatoz Euskal Irudigileen Elkarteak urtero antolatzen dituen ikastaroak. Aurten Olga Capdevila izango dugu gurekin. DATAK: Abenduaren 15eko arratsaldean izango litzateke, 15:00etatik 19:00etara, eta ondoren hitzaldi bat, publiko guztiarentzat irekia, 19:30etatik 20:30etara. LEKUA: BilbaoArte Izenburua: Making Off: Ideiak eta prozesuak ospatzen. Edukiaren laburpena: Tailerrak sormen prozesuak ikertzea proposatzen du, bere noraezeak, asmatzeak eta trabak ospatuz. […]

Ximon Agirrerekin solasaldia.

Ximon Agirrerekin solasaldia.

Euskal Irudigileen Elkarteak antolaturiko solasaldien barruan, aurtengo Durangoko Azokako kartelaren egilearekin elkarrizketan arituko da Arrate Rodrigez. 58. Durangoko Azokaren irudia Ximon Agirrek (Hernani, 1994) egin du. Kartel honetarako errealitate birtualarekin landutako hiru dimentsioko irudi sakona sortu du. “Hasieratik argi nuen 3Dn lan egin nahi nuela, gero mundu horren barruan sartu ahal izateko, eta errealitate birtualaren […]

IDOIA IRIBERTEGUIREKIN SOLASALDIA ETA ERAKUSKETA.

IDOIA IRIBERTEGUIREKIN SOLASALDIA ETA ERAKUSKETA.

Idoia Iribertegui (Nafarroa, 1973) autorea eta ilustratzailea da. Gilda espazioan egingo duen erakusketa txikiarekin batera, “Lolita Butterfly” egilearekin hitz egiteko aukera izango dugu. Boloniako Haur Liburu Azokan hautatuta izan zen “Deseos de una familia victoriana” lana hobeto ezagutuko dugu. Baita “La leyenda de Sleepy Hollow” ere; Nordicarako egin duen azken lana. Ilustratzaileak bere prozesu eta […]

Elena Ciordiarekin solasaldia

11/05/2023 Elena Ciordiarekin solasaldia

Bueltan dira Euskal Irudigileen elkarteko solasaldiak. Datorren maiatzaren 11n, osteguna, Elena Ciordiarekin hitz egingo dugu oraingoan. Nola erabiltzen duen akuarelak bere lanean, bere liburuez, (`Baginen. Euskal Herriko historia emakumeen bitartez, Bilbo, Ibilaldi bat akuarelaz´ , …) eta ilustrazioa argitalpen-eremutik kanpoko beste formatu batzuetan aplikatzeko moduari buruz. Solasaldia a_erren (Unibertsitate Etorb, 2, 48007 Bilbo) izango da […]

EUSKAL IRUDIGILEAK ELKARTEAREN 2023KO BEKAK – DEIALDIA ZABALIK. Raúl GURIDI

25/05/2023 EUSKAL IRUDIGILEAK ELKARTEAREN 2023KO BEKAK – DEIALDIA ZABALIK. Raúl GURIDI

Urtero bezala, Euskal Irudigileen elkarteak bere bekak plazaratzen ditu. 10 bekadun plaza irekiko ditugu, eta hautatutako ikasle bakoitzak 120€ gordineko gastu-poltsa jasoko du Euskal Irudigileen aldetik. BEKETAN parte hartu nahi baduzu, ez da beharrezkoa Euskal Irudigileak elkarteko bazkide izatea. Bidali maiatzaren 15eko 23:59ak baino lehen [email protected] helbidera oinarrietan eskatzen diren dokumentuak. 19an, bekadunen zerrenda argitaratuko […]

Argitalpen-proiektu bat nola aurkeztu eta garatu

17/11/2022 Argitalpen-proiektu bat nola aurkeztu eta garatu

ADI!! Badatoz Euskal Irudigileen Elkarteak urtero antolatzen dituen ikastaroak. Argitalpen-proiektu bat nola aurkeztu eta garatu Argitalpen-proiektu baten lehen ideiatik merkaturatu arte garatzen ikasiko dugu. Ikastaroa mahai-inguru formatuan izango da, eta bertaratzen direnek hizlariei galderak egiteko aukera izango dute. Bakoitzak bere esperientziatik eta eredu gisa erabiliko dituzten adibideekin kontatuko digute ideia bat nola garatu, argitaletxe bati […]

KIKE IBÁÑEZekin solasaldia

08/09/2022 KIKE IBÁÑEZekin solasaldia

Irailak 8, osteguna | 19:00 | Miner bizikletak Kike Ibañez (Donostia, 1980) ilustratzailearekin solasaldia. Diseinu grafikoan eta ilustrazioan trebatutako artista bisuala, txirrindularitzarekiko pasio handiarekin, Gino Bartaliren Sekretua (Bang, 2021) lana nabarmentzen da. 2016az geroztik, batez ere haur eta gazteentzako ilustrazioak egiten ditu. 2020an Boloniako (Italia) Haurrentzako Liburu Azokan erakutsi zuten bere lana. Kike Infamek moderatu […]

Antton Olariagarekin solasaldia

16/06/2022 Antton Olariagarekin solasaldia

Datorren ekainaren 16ean, osteguna, estreinakoz, Antton Olariaga irudigile handiarekin hizketan arituko gara Donostiako Komikigunean. Karrera luze eta oparoa daukan irudigile honekin hizketan hainbat gai jorratuko ditugu, ofizioari buruzko kontuak betiere, etorkizuna, iragana, oraina… NON: Komikigunea, Reyes Catolicos kalea 16, Donostia NOIZ: EKAINAK 16, OSTEGUNA ORDUTEGIA: arratsaldeko 19:00etan