Ekintzak

Solasaldia Ainara Azpiazurekin (Axpi)

30/09/2016 Solasaldia Ainara Azpiazurekin (Axpi)

Aurrera doaz Euskal Irudigileak Elkarteak antolatutako solasaldiak, eta aldi honetan Ainara Azpiazuren (“Axpi”) unibertsora hurbilduko gara. Ainara Azpiazuk (Hernani, 1980), ilustrazio eta komikigintza arloetan sei urtez profesionalki aritu ondoren, “ARS IN FABULA. MASTER IN ILLUSTRAZIONE PER LA EDITORIA” masterra egin zuen Italian 2012/2013 ikasturtean. Komikiak toki handia hartzen du bere ibilbidean, eta maiz egiten ditu […]

VI. ILUSTRAZIO BEKAK-MINTEGIA

13/10/2016 VI. ILUSTRAZIO BEKAK-MINTEGIA

Euskal Irudigileak-Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak deialdia egin du Ilustrazio Beka-Mintegien seigarren ediziorako. Beka-Mintegi horien bidez, zortzi lagunek aukera izango dute tailer teoriko-praktiko bat egiteko itzal handiko profesional baten eskutik. Aurten Nicolai Troshinsky ilustratzailea gonbidatu dugu animazio-mintegia ematera. Tailerra Bilbon izango da urriaren 13an eta 14an, goizez eta arratsaldez. Datak: 2016ko urriaren 13a eta 14a, osteguna […]

Zerga kudeaketa eta aurrekontuen kontrol erraza ilustratzaileentzat

10/06/2016 Zerga kudeaketa eta aurrekontuen kontrol erraza ilustratzaileentzat

Ikastaro honek bi zati ditu. Lehenengoan, ilustratzaileen zerga-kontuetan eragina duten gai nagusiak landuko dira, hala nola, EJZ, BEZ eta PFEZ, arreta berezia eskainiko zaiolarik autonomoen Gizarte Segurantzari. Bigarren zatian ikustera emango da zein komenigarria den jarduera profesionalaren aurrekontu kontrola eramatea, eta modu erraz bat azalduko da hori egiteko. Parte-hartzaileek ariketa praktikoak egingo dituzte bi zatietan. ZERGA KUDEAKETA […]

Solasaldia Itziar San Vicenterekin

28/05/2016 Solasaldia Itziar San Vicenterekin

Aurrera doaz Euskal Irudigileak Elkarteak antolatutako hitzaldiak, eta aldi honetan Itziar San Vicenteren unibertsora hurbilduko gara. Itziar San Vicente diseinatzaile grafikoa da, irudigilea eta jakin-minez betea. Sorkuntzaren munduak erakarrita, Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasi zituen Madrilen. Arte zuzendari bezala hasi zen lanean Publizitate Agentzietan. Aldi berean, irudigintzako ikastaro profesionalak egin zituen ESDIPen eta Artediez eskolan. Laster […]

Solasaldia Susanna Martinerekin

05/05/2016 Solasaldia Susanna Martinerekin

Aurrera doaz Euskal Irudigileak Elkarteak antolatutako hitzaldiak, eta aldi honetan Susanna Martínen unibertsora hurbilduko gara. Susanna Martínek Isabel Franc-en Alicia en un mundo real nobela grafikoarekin debutatu zuen. Superazio pertsonalean oinarritutako istorio horrek belaunaldi desberdinetako irakurleak gatibatu ditu. Bere hurrengo lana –Sonrisas de Bombay– Jaume Sanllorente idazlearen izen bereko eleberriaren egokitzapen bat izan zen, non […]

Euskal Irudigileen solasaldia Dani Fanorekin

16/04/2016 Euskal Irudigileen solasaldia Dani Fanorekin

Aurrera doaz Euskal Irudigileak Elkarteak antolatutako solasaldiak, eta aldi honetan Dani Fanoren unibertsora hurbilduko gara. Dani Fano ezaguna da hainbat argitalpenetarako egin duen umore grafikoagatik: Gara, Ardi Beltza, Kale Gorria, Elhuyar edota Ipurbeltz. 2005etik koordinatzaile-lanetan dihardu Xabiroin, Ikastolen Federazioak argitaratzen duen eta euskal egileen belaunaldi zenbaitentzat zubi-lana egiten duen aldizkarian. Xabiroi aldizkariaren bidez elkarreragina sustatzen […]

EUSKAL IRUDIGILEEN VIII. TOPAKETAK

19/12/2015 EUSKAL IRUDIGILEEN VIII. TOPAKETAK

VIII. edizio honetan Enrique Flores ilustratzailea izango da gonbidatu nagusia, eta hizpide hartuko du artista bere garaiaren lekuko bezala. Topaketaren bigarren zatian mahai-inguru bat egingo da gai honetaz: kalean eta taldean marraztearen balioa eta indarra. GOIZEAN  11.30 – Hitaldia Enrique Flores-en hitzaldia. Elkarrizketatzailea: Infame & CO.  “Argazkigintza asmatu zen arte, marrazkigileek jartzen zizkieten irudiak beste batzuek […]

SOLASALDIA TOTI MARTINEZ DE LEZEAREKIN

22/11/2015 SOLASALDIA TOTI MARTINEZ DE LEZEAREKIN

Aurrera doaz Euskal Irudigileak-Euskadiko Irudigileen Elkarte Profesionalak antolatutako solasaldiak. Aldi honetan Toti Martínez de Lezea izango dugu solaskide. Toti Martínez de Lezea ezaguna da nobela historikoen idazle bezala. Bere lumatik sortutako lan batzuek klasikoen maila iritsia dute gure artean eta atsegin-iturri izan dira hainbat urtez hainbat belaunalditako hamaika irakurlerentzat. Halakoak dira, adibidez La Brecha, La […]