EUSKADI LITERATURA SARIAK 2015

EUSKADI LITERATURA SARIAK 2015

Ana G. Lartitegi (Bilbo, 1961) “El libro de la suerte” lanagatik merezi izan du, epaimahaiaren arabera, 18.000 euroko saria. “Album bat da, eta formatu horrek eskaintzen dituen narrazio-aukera guztiak baliatzen ditu. Istorio bera, hainbat narrazio-plano paralelo (testua, pertsonaia nagusi bakoitzaren istorioa eta bigarren mailako pertsonaiena), eta zenbait irakurketa-lerro egiteko aukera eskaintzen duen konposizio grafikoa; horrekin batera, xehetasunez betetako alderdi grafiko erabat sendoa du. Xehetasun horiek ikuspuntu ezberdinetatik berriro irakurtzera bultzatzen dute, aldibereko istorio berriak sortuta hala. Alderdi grafikoari dagokionez, liburuak ia istorio oso bat kontatzen du ilustrazio zehatz eta xeheetan, film bat izango balitz bezala; biñeta-neurri ezberdinetan oinarritzen da, halaber, istorioari dinamismo handiagoa ematearren, eta bidean, deskubritu beharreko ustekabeak ere baditu, erdiko zabalgarria adibidez, bi istorioen korapiloa eta amaiera. Istorioaren erritmoak irakurtzera eta aldi berean aurrera eta atzera egitera garamatza, xehetasun eta istorio paraleloetan arreta jar dezagun. Jolasteko eta istorioak deskubritzeko liburua da”.

Lartitegi haurrentzako liburuen ilustraziogintzan aritu da 1989tik. Liburuetako asko Sergio Lairla idazlearekin batera egin ditu. Horietatik, nabarmendu beharrekoa daLa carta de la señora González (Fondo de Cultura Económica, 2000), liburu onenaren saria eskuratu baitzuen 2000ko Mexikoko Azokan. Haren azken lana,El libro de la suerte (A Buen Paso, 2014), finalista izan zen 2015eko Cuatrogatos sarian (Florida, AEB).

Kultur sustapenari ekin zion 2004an www.pantalia.es proiektu-estudiotik; bertatik erakusketak eta era guztietako ekimenak koordinatu ditu liburua eta irakurzaletasuna zabaltzeko eta sustatzeko. Círculo Hexágono ikasketa-taldea koordinatzen du, eta talde horretatik «Cuadernos Hexágono» Haur eta Gazte Literaturan espezializatutako saiakera-bilduma zuzentzen du. Bilduma horretan, hitzik gabeko liburuetako diskurtso grafikoari buruzko azterlana argitaratu du:Páginas mudas, libros elocuentes (2014). Fuera [de] Margen literatura grafikoei buruzko aldizkariaren erredaktoreburua da. Aldizkari hori Frantziako Hors Cadre[s] argitalpenaren Espainiako bertsioa da.

ZORIONAK!!!

Share Button