Euskal Liburuaren Gaua 2012

Datorren Azaroaren 5ean Donostiako Victoria Eugenia Club aretoan, gaueko 20:00etan Euskal Liburuaren Gaua ekitaldiaren bostgarren edizio ospatuko da, Dabilen Elea saria emango da euskal liburugintzaren alorrean ibilbide jakin bati egiten zaion errekonozimendu gisa.

Aurreko urteetan saridunak izan dira Antton Olariaga (2008), Joan Mari Torrealdai (2009), Itxaropena inprimategia (2010) eta Mariasun Landa (2011).

Antolatzaileak: Euskal Editoreen Elkartea, Euskal Idazleen Elkartea, Euskal Itzultzaile  Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea, Galtzagorri eta Euskal Irudigileen Elkartea.

Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Donostia Kultura.

Babeslea: Kutxa

Share Button