Marraz(i)oak. Ilustratzaile topaketa Artelekun

Marraz(i)oak. Ilustratzaile topaketa Artelekun

Irailaren 26tik 30ra, Artelekuk Marraz(i)oak ilustratzaile topaketa hartuko du Galtzagorri elkarteak eta Artelekuk antolatuta. Bertan, irudigintzak eta gidoigintzak -bai eleberri grafikoarenak zein album ilustratuarenak- topo egingo dute.

Irakasleak Harkaitz Cano idazle eta gidoigilea eta Ignasi Blanch Gisbert ilustratzaile eta ilustrazio irakaslea izango dira.

Honako gaiak jorratuko dituzte:

  • Obra grafikoaren Edukia eta forma
  • Gidoi baten eraikuntza: Genero desberdinak eta argudio tipologiak
  • Pertsonaien egitura; psikologikoa eta formala
  • Irudien gaineko begiradaren sintaxia
  • Album ilustratu baten eraikuntza
  • Hainbat teknika; marrazkia, kolorea eta adierazpena
  • Irudiaren egitura album ilustratu batean
  • Eleberri grafikoa
  • Autoedizioa

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2016ko uztailaren 8a izango da.

Share Button