PRENTSA DEIALDIA.IRUDIKA Aurkezpena.Azaroak 6. Artium Museoa.

PRENTSA DEIALDIA.IRUDIKA Aurkezpena.Azaroak 6. Artium Museoa.

Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak, Irudika, Euskadiko Ilustrazio Topaketa Profesionalaren lehen edizioa aurkeztuko du datorren astelehenean, azaroaren 6an, Artium Museoan. Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak babesten dituzte jardunaldi hauek, eta aurkezpenean instituzio hauetako ordezkariak izango dira.

Gaia: Irudika Euskadiko Ilustrazio Topaketa Profesionalaren lehen edizioaren aurkezpena.
Ordua: Goizeko 11:00etan.
Lekua: Gasteizko Artium Museoan.
Besteak: Aurkezpenean Euskal Irudigileak elkarteko kideez gain, Gasteizko Udaleko, Arabako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak izango dira.

Share Button