Yolanda Mosquera irabazle Euskadi Literatura Sarietan, ilustrazioen alorrean

Yolanda Mosquera irabazle Euskadi Literatura Sarietan, ilustrazioen alorrean

Gure bazkidea Yolanda Mosquerak (Amurrio, 1973) aurtengo Literatura Lanaren Ilustrazioaren saria jaso du, La pequeña Roque (Guy de Maupassanten) liburu ilustratuari esker. Mosquerak marrazkiak testuarekin uztartzeko izan duen abilezia azpimarratu du epaimahaiak. “Ilustrazioaren tratamendua eta dotorezia nabarmentzen dira, istorioaren gogortasunaren beste muturrean”, azaldu dute Eusko Jaurlaritzako ordezkariek, “era horretan, narrazioko intriga uneoro mantentzen duen irudi-testu irakurketa bikoitza eta giroa sortzen du”.

Horren ondorioz saritu dute amurrioarra, “narrazio gaitasunagatik, obra barruan bere unibertsoa asmatzeko duen sormenagatik eta ilustrazioen kalitateagatik”.

Ibilbide oparoa egin du Mosquerak ilustratzaile gisa. 2011n irabazi zuen Peru Abarka album ilustratuen lehiaketa, eta munduko hainbat erakusketetan plazaratu zituzten bere irudiak, Mexikon, Italian eta Arabiar Emirerrietan, besteak beste.Azken herrialde horretan ohorezko aipamena jaso zuen bi urte beranduago, Caballitos de sal haur poema-bildumako irudiak sortu ostean.

ZORIONAK YOLANDA!!!

Share Button