Aurrera doaz Euskal Irudigileak Elkarteak antolatutako solasaldiak, eta aldi honetan Dani Fanoren unibertsora hurbilduko gara.
Dani Fano ezaguna da hainbat argitalpenetarako egin duen umore grafikoagatik: Gara, Ardi Beltza, Kale Gorria, Elhuyar edota Ipurbeltz. 2005etik koordinatzaile-lanetan dihardu Xabiroin, Ikastolen Federazioak argitaratzen duen eta euskal egileen belaunaldi zenbaitentzat zubi-lana egiten duen aldizkarian. Xabiroi aldizkariaren bidez elkarreragina sustatzen du euskal kulturako beste eragile batzuekin, esaterako, idazleekin, bertsolariekin eta zinema nahiz telebistako gidoilariekin. Xabiroi aldizkarian hainbat bilduma egiten ditu, bai bakarka (TeleATOI: Kalabaza Haluzinogenoak, Anubis 3. 0: Arimaren pisatzea) eta bai beste marrazkilari batzuekin batera (Kortsarioen Ostatua, Guillermo Gonzálezekin).
Orobat kolaboratzen du Charlie Hebdo aldizkariaren aurkako atentatuaren erreakzio gisa sortutako H28 aldizkari satiriko digitalean. Eta bere obra anbiziotsuenean ari da orain lanean, alegia, Los doce nacimientos de Miguel Mármol komikian, non kontatuko baitu El Salvadorreko 1932ko matxinada indigenan parte hartu zuen Miguel Mármol, “Miguelito”, lider komunistaren bizitza.
Solasaldian bere ibilbidea errepasatuko dugu. Hitzaldia apirilaren 16an izango da, eguerdiko 12:00etan, Komikigunean (Errege Katolikoak, 16. Donostia).
Zain izango gaituzue!!