Hemen dira urtero Euskal Irudigileak antolatzen dituen ikastaroak. Aurten, Batzar Nagusian planteatu zen bezala, Mar Hernández (Malota)dugu gonbidatua. Ikastaroan parte hartzeko ez da beharrezkoa Euskal Irudigileak elkarteko bazkide izatea. Eskabideak jasotako hurrenkeraren arabera izapidetuko dira. Informazioa eta erreserbak: [email protected] DATAK: Ekainaren 18ko arratsaldean izango litzateke, osteguna, 15:00etatik 19:00etara, eta ondoren HITZALDI bat, publiko guztiarentzat irekia, 19:30etatik 20:30etara. […]
Ekintzak
2026KO BEKAK-MINTEGIA-Pep Carrió
11/06/2026
Urtero bezala, Euskal Irudigileen elkarteak bere bekak plazaratzen ditu. 10 bekadun plaza irekiko ditugu, eta hautatutako ikasle bakoitzak 120€ gordineko gastu-poltsa jasoko du Euskal Irudigileen aldetik. BEKETAN parte hartu nahi baduzu, ez da beharrezkoa Euskal Irudigileak elkarteko bazkide izatea. Bidali maiatzaren 20a 23:59ak baino lehen [email protected] helbidera oinarrietan eskatzen diren dokumentuak. Ekainaren 5ean, bekadunen zerrenda argitaratuko […]
Euskal Irudigileen elkartea Bolonian 2026
13/04/2026
Aurten ere Bologna Children´s Book Fair-era goaz eta ezin dugu gogo handiagorik izan Irudika eta Euskal Irudigileen elkartetik prestatu dugun guztia partekatzeko Oraingoan, bereziki, topa egin nahi dugu IRUDIKAk 10 URTE BETEKO DITUELAKO, gure PATXANGA jaia, apirilaren 14an, asteartean izango da, OFFICINA BISTROT-en (aurreko urteetan bezala), munduko musika-aukerarik onenarekin, COQÒ DJ-ren eskutik. Pasa zaitez agurtzera, […]
JARDUERAK – Guadalajarako programa
30/11/2025
IRUDIKA TOPAKETAK · ILUSTRATZAILEEN ARETOA Azaroak 30, 15:30-20: 30. Euskal Irudigileak (Euskal Herria) eta Fil Guadalajara (Mexiko) 15:30 -16:40 – Liburu Ilustratuak Mahai-inguru honetan ilustraziodun liburuaz, album ilustratuaz eta irudien bidez kontatzen dituzten ilustrazioez hitz egingo da. Formatu horrek eskaintzen dizkigun aukerak, kartel-formatua edo ilustrazio bakarra, eta alderantziz. ALEJANDRO MAGALLANES/CONCHA PASAMAR/HUI-YIN HSUEH MARU AGUZZI moderatzailea 16:40 – 17:50 – […]
ETA BIOK: Maite Mutuberria & Belatz
24/09/2025
ETA BIOK: Maite Mutuberriak eta Belatzek euren bizipenak eta esperientziak partekatuko dituzte. ETA BIOKek aurrera jarraitzen du, oraingoan Nafarroan izango gara Maite Mutuberria eta Belatz aurrez aurre arituko dira beren lanaz, ibilbideaz eta prozesuez. Hitzordua irailaren 24an izango da 18:30etan Laba Elkartean (Gazteluko plaza, 2. Iruñea). Topaketa elkarteak Nafarroako Komiki Azokarekin aspaldidanik duen lankidetzaren parte da.
2025KO BEKAK-MINTEGIA-Albert Monteys
11/09/2025
Urtero bezala, Euskal Irudigileen elkarteak bere bekak plazaratzen ditu. 10 bekadun plaza irekiko ditugu, eta hautatutako ikasle bakoitzak 120€ gordineko gastu-poltsa jasoko du Euskal Irudigileen aldetik. BEKETAN parte hartu nahi baduzu, ez da beharrezkoa Euskal Irudigileak elkarteko bazkide izatea. Bidali uztailaren 10a 23:59ak baino lehen [email protected] helbidera oinarrietan eskatzen diren dokumentuak. Uztailaren16an, bekadunen zerrenda argitaratuko […]
ETA BIOK. Natalia Albeniz & Saioa Aginako
18/06/2025
EKAINAK 18, ASTEAZKENA. Natalia Albeniz Artea eta hezkuntza (Estibalizko Andra Mariaren Etorbidea, 5. Vitoria-GASTEIZ). 18:30 etan ETA BIOK, bi irudigileren arteko elkarrizketa bat da. Aurrez aurreko elkarrizketa honetan beraien ibilbideak, prozesuak eta marrazkia eta bizitza ulertzeko moduak partekatzeko aukera izango dute. Gainera, bi ilustratzaileetako batek bere estudioko ateak irekiko dizkigu, horrela bere tresnak eta egunerokotasuna […]
ILUSTRAZIOAREN BIZIRAUPEN IKASTAROA
Ainara LeGardon, Luis Demano (APIV) eta Nia Soler (Arte es Ética)Jabetza intelektualeko eskubideak, aurrekontuak, obra babestea, eta AA-tik babesteko tresnak. AA sortzailearen garaian sektoreko profesionalen zalantza ohikoenak argitzeko jardunaldi oso bat. EKAINAK 12, OSTEGUNA 11:00-14:00. JABETZA INTELEKTUALA DUMMIENTZAT (Ainara LeGardon) – Jabetza intelektualeko eskubideak eta bere titulartasunak. – Obra babesteko erregistroak eta moduak. – Adimen […]
SOLASALDI ILUSTRATUA
13/05/2025
Elkarrizketa PIKARA MAGAZINErekin. Feminismo ilustratua. Moderatzailea: Higinia Garay Pikara Magazine aldizkariak 2010 hastapenetik garrantsi berezia eman dio ilustrazioari bere argitalpenetan. Hitzaldi honetan argitalpenaren bilakaera azalduko digute, eta zergatik ilustrazioa izan den beti hain garrantzitsua argitalpenerako. Maiatzaren 13a. asteartea, 19:00etan, EUSKAL IRUDIGILEAK EGOITZAN. Atxuri, 16. Bilbo
DURANGO AZOKA! KARTEL BATEN HISTORIA
08/12/2024
Kartelek gure historia kontatzen digute, baina… ba al dakigu nola jaiotzen den kartel bat? Elkarrizketa honen bidez, Durangoko Azokarako kartela egiteko Balu artista multidisziplinarrak eta Udane Juaristi muralgileak lau eskutara egindako prozesuaren berri izango dugu. Collagearen prozesuen berri izateaz gain, beren ibilbide artistikoari begira ere jarriko gara, beren lan egiteko modua ezagutzearekin batera, aritzen diren […]

