Nortzuk gara

 

EUSKAL IRUDIGILEAK (APIE-EIEP)-Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionala da 2003tik beren eskubide profesionalak defendatu nahi dituzten ilustratzaile guztiak biltzen dituen kolektiboa.

XEDEA

· Kide guztien interesak ordezkatzea, kudeatzea, sustatzea eta defendatzea.
· Egileen eskubideak aitortzea eta defendatzea, eta betetzen direla bermatzea.
· Lanbidearen aitortza soziala hobetzea.
· Laneko eta kontrataziorako baldintzak hobetzea.
· Harremanak, elkarren arteko ezagutza eta lankidetza ahalbidetzea bazkideen artean.
· Lanbidearen hazkunde eta proiekzioaren alde lan egitea, eta bazkideen prestakuntza sustatzea, Estatuko zein nazioarteko beste elkarte, organismo edo estamentu ofizial batzuekiko konexioak eta elkarreraginak ahalbidetuz.

ZERBITZUAK

Arreta profesionala eta juridikoa

· Kontratuei buruzko informazioa. Edizio-kontratuak eta obraren ustiapen-kontratuak aztertu eta interpretatzea.
· Orientazioa ikasleentzat eta ilustratzaile berrientzat, lan-merkatuan sar daitezen oinarrizko ezagutzekin.
· Lanbide honetan jarduteko oinarrizko dokumentazioa.

Sustapena

· Presentzia izatea web orriko ilustratzaileen galerian.
· Erakusketa ibiltariak eta erakustaldi tematikoak egitea.
· Gure bazkideen lanaren zabalkundea egitea.

Argitalpenak

· Gure jarduerei buruzko interes profesionaleko aldian behingo informazioa ematen duen Newsletter bat.
· Aldizkako edizio monografikoak.
· Katalogoa.

Prestakuntza, kanpo-harremanak eta trukeak

· Topaketa profesionalak eta jardunaldiak.
· Ikastaro monografikoak.
· Solasaldiak.
· Bekak – mintegiak.
· Estatuko zein nazioarteko azoketara joateko aukera.
· IRUDIKA. Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesionala.
· Estatuko eta nazioarteko beste elkarte batzuekiko harremanak FADIP eta EIFen bitartez.
· Lankidetza Egile-ESKUBIDEAK kudeatzen dituzten erakundeekin eta Jabetza Intelektualeko Legea defendatzen duten beste organismo batzuekin.

ZERGAITIK EGINGO NAIZ BAZKIDE?

Bazkide izate hutsagatik kolektibo batean sartuko zarelako, eta kolektibo horretako kide guztiek interes profesional berberak dituztelako. Hala, beste ilustratzaile batzuekin bat egiteaz gain, zure esperientzia, iritzia, irizpidea eta laguntza eskain diezaiokezu kolektiboari, benetako profesional gisa finkatuta dauzkagun helburuak lortzeko.

NORTZUK DAUDE ELKARTEAN?

Ilustrazioan profesionalki jarduten duten edo jardun nahi duten irudi egile eta sortzaile guztiak, sektoreko edozein arlotara biltzen direnak: liburuak, testu-liburuak, komikiak, publizitatea, packaging-a, prentsa, txartelak (greeting), animazioa, multimedia edizioa, onlineko edizioa, infografia, kartelgintza, estanpazioa, karikatura, jolas didaktikoak, muralgintza, gidoi ilustratuak (storyboard), zirriborroak (layout), ilustrazio zientifikoa…