Berriak

BRATISLAVAKO BIENALA 2019

BRATISLAVAKO BIENALA 2019

Bratislavako Bienala haur eta gazteentzako liburuen ilustrazioen nazioarteko erakusketa ospetsua da, Eslovakiako Errepublikaren Kultura Ministerioak, UNESCOren Eslovakiako Batzordeak eta Haurrentzako Artearen Nazioarteko Etxeak antolatuta. Irailean eta urrian egiten da. Jatorrizko lanak erakusteaz gain, haur eta gazteentzako liburuen ilustrazioan adituak diren pertsonekin nazioarteko sinposioa ere egiten da. 2019ko Biurtekoan parte hartzeko asmoa izanez gero, honakoa egin […]

2019 Etxepare Saria

2019 Etxepare Saria

2019ko Etxepare Saria haurrentzako album ilustratuak sortzeko. Sari honetara haurrei zuzenduriko lan ilustratuak aurkeztu ahal izanen dira. Proposamenak albumaren ezaugarriak izanen ditu; hau da, osagarriak diren irudi eta testu laburren bitartez, hari narratiboa duen istorio bat kontatuko du. Originalak aurkezteko epea 2019ko maiatzaren 10an, ostiralean, itxiko da 2018ko Etxepare Sariaren oinarriak

2019 I komiki eta nobela grafiko Bruguera saria

El Premio Bruguera de cómic y novela gráfica 2019

Penguin Random House-k, Bruguera den argitaratze-taldeak, bere urteroko sariaren lehen deialdia kaleratzen du. Lan irabazleak Bruguera argitaratze-zigiluan argitaratuko da eta 12.000 euroko saria jasoko du. Epea 2019/05/31 Bruguera Argitaletxeko egoitzara. OINARRIAK  

World Illustration Award 2019 (AOI)

World Illustration Award 2019 (AOI)

Zabalik honezkero Britana Handiko Ilustratzaileen Elkarteak (AOI), nazioarteko irudigilei zunzendutako 2019 Worl Illustration Award  deialdia. Izen handiko lehiaketa hau irudigile profesionalentzako eta talentu berriei bideratuta dago. Lanak aurkezteko epea 2019ko Urtarrilaren 31an amaitzen da  

Irudika. Euskadiko ilustrazio profesionalaren eta sektore paraleloen leihoa mundura.

Irudika. Euskadiko ilustrazio profesionalaren eta sektore paraleloen leihoa mundura.

948 Merkatua-Nafarroako Arteen Merkatuaren bigarren edizioa Iruñean egingo da azaroaren 21ean, 22an eta 23an. Gaur eguerdiko 12:30etan EUSKAL IRUDIGILEAK hitzaldi bat emango du Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako auditorioan. Elisabeth Perez Fernandezek, elkarteko presidentea, Euskadiko Irudigileen Elkarte Profesionalak nazioarteko topaketa bat sortzea lortzen duela jakinaraziko du, prestakuntzako eduki, networking eta planetako txoko desberdinetatik datozen hizlarien […]

KASUMI KOMAGATA BILBON

KASUMI KOMAGATA BILBON

Bilbao Design Week eta FIG (Paper gaineko Grabatu eta Artearen Bilboko Nazioarteko Jaialdia) ekitaldien karietara, Bilbon izango dugu berriro nazioarteko artista eta editore ezagunenetako bat, Katsumi Komagata (One Stoke aldizkariaren editorea, Japonia), zeinak 30 lagunentzako hitzaldi-tailer bat eskainiko digun azaroaren 17 eta 18an (larunbata eta igandea). Tailerraren ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Euskalduna Jauregiko […]

DEIALDIA.IRUDIKA 2018 Aurkezpena. Artium Museoa

DEIALDIA.IRUDIKA 2018 Aurkezpena. Artium Museoa

Urriaren 15an, astelehena Irudika, Ilustrazioaren Nazioarteko II.Topaketa Profesionalaren aurkezpena izango da. Topaketa Gazteizen egingo da urriaren 18tik 20ra. Aurkezpen-ekitaldiko parte-hartzaileak: Joxean Muñoz– Eusko Jaurlaritzako Kutura kontseilariordea Igone Martínez de Luna–Euskara, Kultura eta Kirol saileko Foru Diputatua Nerea Melgosa–Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzia, Gazteizko Udala. Elisabeth Pérez–Irudikaren zuzendaria eta Euskal Irudigileak elkartearen presidentea. Eguna & […]

Yolanda Mosquera irabazle Euskadi Literatura Sarietan, ilustrazioen alorrean

Yolanda Mosquera irabazle Euskadi Literatura Sarietan, ilustrazioen alorrean

Gure bazkidea Yolanda Mosquerak (Amurrio, 1973) aurtengo Literatura Lanaren Ilustrazioaren saria jaso du, La pequeña Roque (Guy de Maupassanten) liburu ilustratuari esker. Mosquerak marrazkiak testuarekin uztartzeko izan duen abilezia azpimarratu du epaimahaiak. “Ilustrazioaren tratamendua eta dotorezia nabarmentzen dira, istorioaren gogortasunaren beste muturrean”, azaldu dute Eusko Jaurlaritzako ordezkariek, “era horretan, narrazioko intriga uneoro mantentzen duen irudi-testu irakurketa […]

IRUDIKA 2018, zabalik izena emateko epea

IRUDIKA 2018, zabalik izena emateko epea

Irudika indarrez dator berriro, beste egun bat gehituko zaiolarik topaketari sektore paraleloez jarduteko (hala nola, musika, bideo-jokoak, komikia, zinema eta aldizkariak), gainera, jardunaldian presente egongo dira: Vetusta Morla & Aliceren ibaiak, Christina Rosenvinge, Ángel Stanich, Psikonautak komiki eta filma eta Yorokobu, Lamono edo Gráffica aldizkariak. Vetusta Morla taldeko Juanma Latorrek eta Ángel Stanichek kontzertuak emango […]

Maria Rius Camps, 2018 Ilustrazio Sari Nazionala

Maria Rius Camps, 2018 Ilustrazio Sari Nazionala

Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala Maria Rius ilustratzaile katalanak jasoko du. Saria ematerakoan, epaimahaikideek azpimarra jarri diote Riusen ibilbide luzeari. Halaber, bere obrak denboraren muga gainditzen duela, bere ilustrazioen izaera barea dela eta ilustratzaileen kolektiboarekiko inplikazioa nabarmendu dituzte.