Zabalik dago IRUDIKA 2026 EGONALDIETArako epea!!!
Irudika, nazioarteko ilustrazio topaketa profesionalak egonaldi artistikoen bederatzigarren edizioaren epea ireki du, ilustrazioaren eta animazio grafikoaren esparruan sorkuntza sustatzeko helburuarekin.
Deialdia 2025ko maiatzaren 23ean hasi eta urriaren 1ean amaituko da.
Ikusgai dago Irudika 2025 erakusketa, gure artisten lanekin Tània Manzanal, ‘Liquidación Total’ animaziozko laburrarekin, eta Harriet Lenneman, ‘The Raisin at the End of the Hotdog’, egonaldien aldian egindakoak.
Kordoi Etxea (Aiztogile kaea, 24)
Ekainaren 27ra arte astelehenetik ostegunera, 8: 30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara, eta ostiraletan, 8: 30etik 14:00etara.