ETA BIOK. Natalia Albeniz & Saioa Aginako 

18/06/2025 ETA BIOK. Natalia Albeniz & Saioa Aginako 

EKAINAK 18, ASTEAZKENA. Natalia Albeniz Artea eta hezkuntza (Estibalizko Andra Mariaren Etorbidea, 5. Vitoria-GASTEIZ). 18:30 etan

ETA BIOK, bi irudigileren arteko elkarrizketa bat da. Aurrez aurreko elkarrizketa honetan beraien ibilbideak, prozesuak eta marrazkia eta bizitza ulertzeko moduak partekatzeko aukera izango dute. Gainera, bi ilustratzaileetako batek bere estudioko ateak irekiko dizkigu, horrela bere tresnak eta egunerokotasuna ezagutzera gonbidatuz. Egileen arteko elkarreizketekin jarraituko dugu, oraingo honetan, Natalia Albeniz eta Saioa Aginakoekin.

Natalia Gasteizko irudigile, ikusizko artista eta hezitzailea da. Bere interesak irudi eta testuaren arteko harremanetan eta jendeak nola interpretatzen dituenean datzate. Jorratzen dituen gaien artean emakumeek haien gorputzarekiko harremana ikuspegi feministatik ikusi dezakegu, eta baita arau sozialen zalantzan-jartze eta hezkuntza ere, besteak beste. Hezitzaile lanari dagokionez, bere lantegian haurrentzako tailerrak ematen ditu batez ere, non liburutegi anitza sortu nahi duen, erreferente, iruditeri eta kontakizunei begira, sortutako dinamikekin konektatu nahi dituenak.

Saioa Gasteizen jaiotako ilustratzailea da. Serigrafia eta grabatua bezalako teknika grafikoekin lan egitea gustatzen zaio, baita risografiarekin ere. Poster, kartel eta fanzine koloretsuak egiten ditu, ezaugarri hori baitu bere lanak. Bere lanetan jorratzen dituen gaietako batzuk eguneroko bizitza, haurtzaroa, naturarekiko harremana eta folklorea dira.
Feminismoa, aniztasuna, ekologia, zaintzak… bezalako balioek zeharkatzen dute bere lana. Bere ilustrazioen bidez istorioak kontatzea eta mezu bisualen bidez pertsonekin konektatzea gustatzen zaio.

Share Button