Urtero bezala, Euskal Irudigileen elkarteak bere bekak plazaratzen ditu. 10 bekadun plaza irekiko ditugu, eta hautatutako ikasle bakoitzak 120€ gordineko gastu-poltsa jasoko du Euskal Irudigileen aldetik.
BEKETAN parte hartu nahi baduzu, ez da beharrezkoa Euskal Irudigileak elkarteko bazkide izatea.
Bidali uztailaren 10a 23:59ak baino lehen [email protected] helbidera oinarrietan eskatzen diren dokumentuak.
Uztailaren16an, bekadunen zerrenda argitaratuko dugu gure euskalirudigileak.com webgunean, eta posta elektronikoz jarriko gara harremanetan hautatuekin. Bekek bekaren onarpena berretsi beharko diguten eguna. Aurten, Batzar Orokorrean erabaki bezala, Albert Monteys izango dugu gurekin.
Egunak: 2025eko irailaren 11 eta 12a
Lekua: Euskal Irudigileak elkartearen egoitza. Atxuri, 16. Bilbo, Bizkaia
Ordutegia: ostegunean 10:00 -13:30 / 15:30 – 18:30. Ostiralean 9:30 -13:00 / 16:00-18:30
Hitzaldi irekia: NOLA IZAN ALBERT MONTEYS. Irailak 12, ostirala. 19:00 h.
MARRAZKETA HIZKUNTZA DA: IRUDIEN ORTOGRAFIA
Komikietan, marrazketa funtzio hutsa da. Irudiek aditz, substantibo edo adjektibo gisa funtzionatzen dute, eta konposizioa, binetak eta arte horren berezko beste elementu batzuk preposizioak, interjekzioak edo azentuak dira. Irudiek osatzen duten diskurtsoan pentsatuz marrazten ikasiko dugu, banakako pieza bakoitzetik harago.
Tailer honen helburua komikiaren hizkuntzari buruz hausnartzea da, lan ezagunetatik abiatuta, baina baita irtenbide berriak proposatzen ikastea ere. Marrazketa tresnatzat hartzea da asmoa, eta ez helburutzat.
Ikastaroa praktikoa izango da batez ere, eta prestakuntza teorikoa oinarri hartuta ariketak egingo dira.
Materiala
Lan praktikoa ilustratzaileek erabili ohi dituzten tresnekin egingo da. Beraz, hobe bakoitzak erabilten duen materiala eramatea.
Albert Monteys (Bartzelona. 1971) Mondo Lirondo La Peñya eta Calavera lunar komikiak bakarka argitaratu ondoren, El Jueves aldizkarian lurreratu zen, astero marraztu zuen 2014ra arte. Tato eta ¡Para ti, que eres joven! serieen egilea da, azken hori Manel Fontdevilarekin batera. Gaur egun, gomendagarriak liratekeen baino proiektu gehiago aurrera eramaten saiatzen ari da, besteak beste, ¡Universo! serie digitala Panel Syndicaten, zeinaren lehen liburukiak, Astiberrik paperean bilduak (2018), Espainiako egile lan onenaren saria lortu baitu 2019ko Bartzelonako Komiki Azokan, eta, horrez gain, 2017ko Eisner sarietarako izendapen bat lortu du komiki digital onenaren kategorian, zeinaren bigarren liburukia 2024an argitaratu baita. Beste lan berri batzuk Solid State (Gigamesh, 2019), Matt Fraction eta Jonathan Coultonekin, eta Kurt Vonneguten Matadero Cinco egokitzapena dira, Ryan Northen gidoiarekin.