Irudika egonaldiak 2 0 2 6

Irudika egonaldiak 2 0 2 6

Dagoeneko Irudika 2026 Egonaldiak Bilbaoarte Fundaziora iritsi dira. Angoulême-ko Maison des Auteurs eta Mexikoko Zapopan-eko Egileen Etxean egon ondoren, azken fase honetan, erakusketa osatuko duten piezak Bilbon garatu eta ekoiztuko dira, eta maiatzaren 22an izango da erakusketaren inaugurazioa, Gasteizko Kordoi Etxean (Fundación Vital Fundazioa)

Hitzaldia eta film laburren maratoia_BILBAOARTE

Hitzaldian VARYA YAKOVLEVA eta ROCIO ÁLVAREZEK egonaldietan egindako lana ezagutuko dugu, baita beraien ibilbidea ere. Jardunaldiaren bidez, bere animazio-lanean jarriko da arreta, bere film labur enblematikoenetako batzuen hautaketa eginez.

Maiatzaren 13an izango da, Art House Zinema aretoan, 18:30ean.

Egonaldien programak Acción Cultural Españolaren (AC/E), Fundación Vital Fundazioaren eta Fundación BilbaoArte Fundazioaren (Euskadi), La Maison des Auteurs de la Cité Internationale de la Bande Dessinée et de l ‘Image d’ Angoulême-France (Frantzia) eta La Casa del Autor de Zapopan (Mexiko) fundazioaren laguntza du, baita Gasteizko Udalarena, Arabako Foru Aldundiarena, Espainiako Kultura Ministerioarena eta Eusko Jaurlaritzarena ere.

Irudika Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesionala da, Euskal Irudigileak Euskal Herriko Ilustrazio Elkarte Profesionalak antolatua. 2026an 10 urte bete ditu ilustrazioa, liburuak eta horien sektore paraleloak ikertzen, osatzen, indartzen eta hausnartzen.

Rocío Álvarez
Animazio-zinemaren zuzendaria, ilustratzailea eta margolaria. Bruselan bizi ohi da, Belgikan. Arte Ederretan lizentziaduna, antzezlan, museo, marka edo telebistako gortinatxoetarako animazioak egin ditu. Kartel, mural edo erretratu bizidunetarako ilustrazioak ere bai. Irakasle gonbidatua izan da Valentziako Unibertsitateko Animazio Masterrean, eta ikastaroak egin ditu Mexikoko animazio jaialdian. Giza sexualitatearen historiari buruzko “Sinbiosis Carnal” film laburrak, animaliaren, feminismoaren eta poetikaren ikuspegitik, ibilbide luzea izan du nazioartean, eta hainbat sari irabazi ditu.
Varya Yakovleva
Ilustratzaile, animatzaile eta artista bisual errusiarra. Tintazko papera, akuarela eta teknika mistoak erabiltzen ditu batez ere. Erbesteak eta desplazamenduak biziki markatu dute bere lana: bere lehen lanek gerrari eta gorputzak indarkeriaren aurrean duen erreakzioari zuzenean erantzuten dioten bitartean, gaur egun memoria, galera eta erresilientziako barne paisaiak arakatzen ditu. Marrazkiaren bidez, mundu paraleloak sortzen ditu, non pertsonak eta egoera errealak eraldatzen diren. Inperfekzioa besarkatzen du, kolore biziak eta ehundura gordinak erabiliz sakontasun emozionala transmititzeko. Bere obran behin eta berriz errepikatzen den gaia femeninoa da: gorputza esperientzia sentsorialaren ontzi baten moduan, narratiba pertsonal eta kolektiboen arteko zubia izango balitz.
Share Button