EUSKAL IRUDIGILEAK Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan (FIL)

29/11/2026 EUSKAL IRUDIGILEAK Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan (FIL)

Beste behin azaroan EUSKAL IRUDIGILEAK elkarteak Fil Guadalajaran,  Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan (FIL), Mexikon, Irudikarekin parte hartuko dugu, bere programako mahai-inguruetan ordezkari izango ditugun lau bazkiderekin.
Azken urtea izango da Ilustratzaileen Aretoan espazio propio honen edukia antolatzen eta diseinatzen duguna, munduko bigarren Liburu Azoka handienaren eta Latinoamerikako lehenengoaren barruan.

 

 

Bazkide talde ikaragarria dugu lagun:
BEA APARICIO, AMAIA MORÁN, ANA LARTITEGUI eta ASIER ITURRALDE.

Maria Barriga eta Eli Irudikaren ordezkariak, IRUDIKA FIL TOPAKETAK koordinatzeko egongo dira, guztira, lau mahai-inguru izango dira, Album Ilustratu eta Komikia, Ilustrazio hedatua, lau eskutara ilustratu eta agurra.Oso gustuko ditugun Mexikoko beste gonbidatu batzuekin batera parte hartuko dugu: Asier eta Ana, Pachiclón eta Aran de Rico Jugos-ekin arituko dira komiki eta album proiektuei buruz hizketan. Beak lau eskutara ilustratzeaz hitz egingo du Don Baldemar eta Taniarekin. Amaiak, Monica Figueroa eta Lucia Sarabiarekin batera, liburutik haratago hedatutako ilustrazioaz hitz egingo dute, Andrea Barcenas de Nimia moderatzaile dutela.

Petra Edicioneseko Peggy, Irudikako Eli eta Merirekin batera, egunari amaiera emateko esperientzia honi buruz hitz egingo dute, eta etapa zoragarri honi amaiera emanez agurtuko dute elkar, beste norabide batzuetarako bidea irekiz.

Gure streaming-aren bidez jarraitzera animatzen zaituztegu, oingo azaroaren 29rako prestatu ditugun topaketa politak.

 

FIL Guadalajara (Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azoka, Jalisco, Mexiko) 2026ko azaroaren 28tik abenduaren 6ra ospatuko da Expo Guadalajaran, Italia Ohorezko Herrialde Gonbidatua delarik.
Share Button