SOLASALDIA TOTI MARTINEZ DE LEZEAREKIN

22/11/2015 SOLASALDIA TOTI MARTINEZ DE LEZEAREKIN

Aurrera doaz Euskal Irudigileak-Euskadiko Irudigileen Elkarte Profesionalak antolatutako solasaldiak. Aldi honetan Toti Martínez de Lezea izango dugu solaskide.

Toti Martínez de Lezea ezaguna da nobela historikoen idazle bezala. Bere lumatik sortutako lan batzuek klasikoen maila iritsia dute gure artean eta atsegin-iturri izan dira hainbat urtez hainbat belaunalditako hamaika irakurlerentzat. Halakoak dira, adibidez La Brecha, La Universal edo Las Torres de Sancho bezalako nobelak, erreferente bihurtu direnak irakurle mordo batentzat, zeintzuk irrikaz zain egoten diren Totiren liburu berri bat noiz argitaratuko.

Liburuak idazten hasi zenetik Totik harreman ugari izan ditu hainbat belaunalditako ilustratzaileekin. Bere hitzaldia entzunda jakingo dugu zein izan den zehazki bere ibilbidea. Hasi Asun Balzolarekin egin zituen lehenengo lanetatik, eta Erase una vez… ipuin bildumaraino, txango bat egingo dugu Totiren ipuin ilustratuetan barrena, begiratu bat emanez bidenabar potentzial handienetakotzat ageri diren ilustratzaile batzuen lanari. Gai eta estilo mordo bat ikusteko aukera izango dugu, batez ere Totik Juan Luis Landa ilustratzailearekin daukan harreman jarraitu eta berezia, harekin eginak baititu Brujas bezalako lanak edo Nur, gure literaturako klasiko handia.

Zatoz gurekin txango grafiko hori egitera Toti Martinez de Lezearen unibertsoan barrena.

Hitzaldia azaroaren 22an izango da, 11:15etan, Getxoko Komiki Aretoko Ekitaldi Aretoan.

Share Button