Zerga kudeaketa eta aurrekontuen kontrol erraza ilustratzaileentzat

10/06/2016 Zerga kudeaketa eta aurrekontuen kontrol erraza ilustratzaileentzat

Ikastaro honek bi zati ditu. Lehenengoan, ilustratzaileen zerga-kontuetan eragina duten gai nagusiak landuko dira, hala nola, EJZ, BEZ eta PFEZ, arreta berezia eskainiko zaiolarik autonomoen Gizarte Segurantzari. Bigarren zatian ikustera emango da zein komenigarria den jarduera profesionalaren aurrekontu kontrola eramatea, eta modu erraz bat azalduko da hori egiteko. Parte-hartzaileek ariketa praktikoak egingo dituzte bi zatietan.

ZERGA KUDEAKETA
EJZn alta hartzea ilustratzaile gisa.
Oinarrizko kontzeptuak: diru-sarrerak, atxikipenak eta gastu kengarriak.
Gorde beharreko dokumentuak: fakturak eta erregistro liburuak.
Diru-sarreren eta epemugen kontrola.
Gastu kengarriak eta ordainketen kontrola.
Arreta berezia autonomoen Gizarte Segurantzako erregimenari.
BEZaren likidazioa: hiru hilean behingo eta urtean behingo ereduak.
Errendimendu garbia eta zerga-oinarria.

AURREKONTUAREN KONTROLA
Zergatik da beharrezkoa aurrekontuak egitea eta kontrolatzea?
Aurrekontuaren definizioa eta maiztasuna.
Diru-sarrera eta gastuen aurrekontu-sailkapena.
Ilustrazio enkarguen aurrekontuak eraginkortasunez egiteko irizpideak.
Nola gainbegiratu bankuko kontuak eta esku-diru mugimenduak.
Erabaki profesional eta domestikoak hartzea.

Irakaslea
Jordi Montañés. Ekonomialaria. Kataluniako Ekonomialarien Elkargoko Senior taldearen Batzordeko kidea.  Kontabilitate, banka eta atzerriko negozioko irakaslea hainbat negozio eskolatan, eta Kataluniako Generalitate-ak sustatutako Finantza-hezkuntza programako irakaslea.  Bost liburu argitaratu ditu finantzei buruz, eta bankari buruzko bi bilduma zuzendu ditu. Diseinatzaile grafikoen eta ilustratzaileen aholkularia izan da.

NOIZ: ekainaren 10an, ostirala. 09:30etatik 13:30etara.
NON: Euskadiko Artxibo Historikoan.María Díaz de Haro, 3 – 48013, Bilbo – 944032787
PREZIOA: bazkideek 10€, bazkide ez direnek 20€.
PLAZA KOPURUA: 20.
Plazak eskaera ordenaren arabera esleituko dira.
Eskaerak jasotzeko azken eguna: ekainaren 8an.
[email protected]

Share Button