2017 HAURREN ALBUMAK SORTZEKO ETXEPARE LITERATUR SARIA

2017 HAURREN ALBUMAK SORTZEKO ETXEPARE LITERATUR SARIA

Urte berriarekin argitaratu dira haurren albumak sortzeko Etxepare Literatur Sariak lehiaketaren deialdi berriaren oinarriak.

Originalak aurkezteko epea 2017ko maiatzaren 19an itxiko da. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna 2017ko ekainaren 30a izanen da.
Nafarroako Udal eta Euskara Zerbitzuek antolatzen dute Pamiela argitaletxearen laguntzarekin Sari honetara haurrei zuzenduriko lan ilustratuak aurkeztu ahalko dira eta proposamenak albumaren ezaugarriak izango ditu: hau da, osagarriak diren irudi eta testu laburren bitartez, hari narratiboa duen istorio bat kontatuko du. Sari bakarra emango da, 5.000 euroko, egile eskubideen aurrerapen moduan eta saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du euskaraz. Oinarriak hemen

Share Button