Hiru hilabetez behin, irudigile baten lanak hartzen ditu Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Begoña Durrutyren txanda da.
Begoña Durrutyk zirriborrogile eta sortzaile gisa definitzen du bere burua. Esparru horretan hamaika lan ezberdin egin ditu, grabatuak, tintak eta oleo andana ditu sortuak. Ilustrazioaren esparruan haurrentzako hiru liburu ilustratu ditu: “Mozoloaren bakardadea”, “Sekretuaren lapurrak” eta “Mitxitxi Marriau”, hirurak Erein argitaletxeak plazaratu ditu. Berriki, bere aitaren istorioa kontatzen duen “Ez da konprenitzen ahal gerra! Cherche´pas à comprende!” nobela grafikoa ilustratu eta idatzi du, Denon artean argitaletxearekin. Bertan, Frantzia eta Espainia zatitzen duen mugaren inguruan joan den mendean gertatu ziren gerrak bertan bizi ziren familiei eragin ziena kontatzen du, gure herriaren memorian gorderik gera daitezen.
Erakusketaren ordutegia:
Asteartetik ostiralera: 16:00 – 20:30.
Larunbatak: 10:00-14:00 / 16:30 – 20:00.
Igandeak: 10:00 – 14:00.
Astelehenetan eta jaiegunetan itxita.
Aste Santuko ordutegia
Apirilak 11, 12, 18, 19, 20, 21: 10:00–14:00
Apirilak 22: 10:00-14:00 / 16:30–20:00
Apirilak 23: 10:00-14:00
Astelehenetan eta jaiegunetan itxita.
Apirilaren 13tik 17ra: itxita