Liburuaren Nazioarteko Eguna aitzaki Saski Naski sorkuntza artistikoen otzara zikloaren hirugarren ikuskizunak ilustrazioak ditu protagonista. Galtzagorri haur eta gazte literaturako elkartearekin elkarlanean eta Mikel Ayerbe koordinatzaile lanetan, Ilustrazioek hitz egiten dutenean zuzeneko emanaldia izango da hiru ilustratzailerekin, hirurak emakumeak: Elena Odriozola, Maite Gurrutxaga eta Helena Azkarragaurizar.
Galtzagorri Haur eta Gazte literaturako (HGL) elkarteak betidanik nabarmendu duen bezala, euskal HGL ezin da ulertu ilustratzaileen paperik gabe eta hori dela eta, urte dezente daramatza ilustratzaileen lana ere, gutxienez, idazleen zereginaren pare jartzen.
Ikuskizunean, ilustratzaile bakoitzak duen marrazketarako baliabideak edota teknikak agerian jarriko dira. Kontzertu batean musika nola, ilustrazioaren emaitzak (buruturiko marrazki sortak) bezainbesteko garrantzia izango du sorkuntza prozesuak edota ilustrazioen bilakaerak.
Irudiak: Elena Odriozola, Maite Gurrutxaga eta Helena Azkarragaurizar
Testuak: Iñigo Astiz
Hizlaria: Mikel Ayerbe (Galtzagorri elkartea)
NOIZ: Apirilaren 23an
NON: Oihaneder Euskararen Etxea, Gazteizko Kafe Antzokia.
ORDUTEGIA: 19:00-21:00