KOMIKIA: EUSKAL KOMIKIA, 1975-2017

KOMIKIA: EUSKAL KOMIKIA, 1975-2017

Irailaren 14tik urriaren 28ra arte
Bizkaiko Foru Liburutegia. 2. solairua (Areto Nagusia)
Komisarioak: Kike Infame eta Mikel Begoña
Trantsizioa iritsi zenean, euskal komikiarentzat ere aldaketa-garaiak heldu ziren. Euskarazko lehenengo argitalpenen agerreratik nobela grafikoaren sendotzera arte, komikia bizitoki zuen gizartearen errealitateari egokitzen eta moldatzen joan zen. Erakusketaren bitartez, bineten munduaren mugimendu handiak ikusiko dira: aldizkarien boometik fanzineen agerraldira, autore-komitik atzerriko merkatuen konkistara, begizko ibilbidea egingo da komikiaren mundu xarmagarrian zehar, joan den mendearen azkeneko herenetik gaur egunera arte.

Share Button