Kultura arloko Artistaren eta Profesionalaren Estatutua egiten ari den azpi-batzordeak aho-batez onartu zuen joan den astean proposamenen txostena eta txosten hori osoko bilkurara bidaltzea.
Kongresuko Kultura Batzordean bozkatuko den txostenak bere baitan jasotzen ditu azpi-batzordeak ia urte eta erdian jasotako ondorioak. Unidos Podemos-En común podemos-En Marea taldeak eskatuta jarri zen martxan lan hori, eta helburutzat dauka “eredu legegile berri bat ematea kultura sektoreari, zeina gai izango baita bere langileen premia espezifikoei erantzuteko, eta aldaketa teknologiko sakonei eta sektoreko arlo guztietan handitzen ari den ezegonkortasunari aurre egiteko”.
Testuan jasotako 75 puntuak idazteko prozesuan parte hartu dute kolektibo profesionaletako 31 ordezkarik, besteak beste, EUSKAL IRUDIGILEAK (APIE-EIEP) elkartekoek.
(Deskargatu Kongresuko Kultura Batzordearen Txostena)
Informazio gehiagorako: Kongresua