KASUMI KOMAGATA BILBON

KASUMI KOMAGATA BILBON

Bilbao Design Week eta FIG (Paper gaineko Grabatu eta Artearen Bilboko Nazioarteko Jaialdia) ekitaldien karietara, Bilbon izango dugu berriro nazioarteko artista eta editore ezagunenetako bat, Katsumi Komagata (One Stoke aldizkariaren editorea, Japonia), zeinak 30 lagunentzako hitzaldi-tailer bat eskainiko digun azaroaren 17 eta 18an (larunbata eta igandea).

Tailerraren ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Euskalduna Jauregiko Auditorioa. Guztira 12 ikastordu.

Prezioa: 60€ Euskal Irudigileak elkarteko bazkideentzat / 70€ bazkide ez direnentzat

ERRESERBATU HEMEN ZURE PLAZA HEMEN

Informazio gehiagorako: [email protected]

Hitzaldiaren ordutegia: larunbata, hilak 17, arratsaldeko 19:00etan Euskalduna Jauregiko auditorioan.

Eskatu hemen hitzaldira joateko gonbidapena: [email protected]

TAILERRA:

“La Segunda Sorpresa” Zerbait gertatzea espero ez dugunean sentitzen den sentsazioa edo zirrara. / Ustekabeko gertakari bat. Eta berdin ilustrazioarekin. Hitzaldia entrenamendu bat izango da liburu harrigarri bat sortzeko Komagata metodoa erabiliz. Berak aztertutako pare bat programa landuko dira ikasle bakoitzak bere helburuak lortu ditzan. Katsumi Bilbon izan zen duela pare bat urte Bonito Editorialak Bilbaoarten egin zituen tailerretako batean. Orain FIG eta Bilbao Design Week ekitaldietan parte hartuko du, Bonito Editorialen eta Euskal Irudigileak elkartearen eskutik.

HITZALDIA

“Sobre el papel” YOLANDA MOSQUERA (Ilustrazioaren Euskadi Saria 2018) / KATSUMI KOMAGATA / ELISABETH PÉREZ (Euskal Irudigileak). Hizpide hartuko dugu ilustratzailearen, editorearen eta profesionalen elkarteen papera gaur egungo editorialen munduan. Euskal Irudigileak elkarteak bere funtzioaz, aktibismoaz eta jarduerez hitz egingo du, eta Katsumi Komagata eta Yolanda Mosquera autoreak beren lanez eta azkenaldiko enkarguez mintzatuko dira. Larunbata, hilak 17, arratsaldeko 19:00etan Euskalduna Jauregiko auditorioan

Share Button