Gonbit egiten dizugu Euskal Irudigileak elkarteak antolatuko duen urteko azken solasaldira. Aldi honetan Jesús Sotés bazkidea izango dugu gurekin. Jesús Sotések (Iruñea, 1969) elkarrekin konbinatu ditu sektore editorialeko eta publizitate sektoreko lanak, eta hainbat enkargu egin ditu erakunde hauentzat: Hermès Paris, British Airways, Pepsi (Txina), Adobe, The Observer, Radio Times eta, besteak beste, Playboy Magazine. Solasaldian jakingo dugu nola lan egiten duen marrazkilariak, zer suposatzen duen beretzat agenteekin lan egitea eta zertan den desberdina Estatuan eta nazioartean aritzea. Orobat ikusiko dugu nola batzuetan zalantzek markatu duten bere ibilbidea eta esango digu zeintzuk diren bere lan garrantzitsuenak, gaur egun den egilea izateko ezinbestekoak direnak.
Solasaldia Bilbon izango da, abenduaren 16an, arratsaldeko 17:00etan, BALAn (Bilboko Arte Liburu Azoka), Calzados La Palmaren lokal zaharrean (Posta kalea, 3).
Ezin duzu huts egin!
EUSKAL IRUDIGILEAK elkarteko bazkide Ana Lartitegi ere BALAn izango da egun horretan, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara.
Izenburua: «Lo que queda de un libro al desnudo de palabras»
«Guretzat testurik gabeko liburu bat gertakari dinamiko bat da, bizia eta zirraragarria, baldin eta gainditzen badugu irakurtzeko ez den liburu bat irekitzeak sortzen digun deserosotasuna. Ongi pentsatuz gero, dena dago begi-bistan, dena dago eskura, enigma batean bezala. Hasteko, aski du-gu materialtasunaren eta ikonotasunaren xehetasun guztiak aztertzea, ulertzeko diskurtso bat egi-turatzen duten piezak direla. Ez dago ezer irakurtzeko, dena da pentsatzeko, sentitzeko eta ondori-oztatzeko.»
Aurkezpena: Ana G. Lartitegui (Bilbo 1961): ilustratzailea (Ilustrazioaren Euskadi Saria 2015), kultur ekimenen sustatzailea Pantalia-n, erredakzio-burua Fuera [de] Margen literatura grafikoen aldizkari-behatokian eta Haur eta Gazte Literaturan espezializatutako Círculo Hexágono azterke-ta-taldearen koordinatzailea. Cuadernos Hexágono bildumako Haur eta Gazte Literaturari buruzko bi saiakera argitaratu ditu: Páginas mudas libros elocuentes. Tramas visuales y discurso (2014) eta Alfabeto del libro de conocimientos. Paradigmas de una nueva era (2018).