2019ko maiatzaren 10an Adolfo Serra (Teruel, 1980) irudigilea ekarriko dugu BilbaoArtera gure urteko ikastaroa eta mintzaldia bat eman ditzan, «nola izan ilustratzaile saioan hil gabe» titulupean. Ikusizko sortzaileentzako biziraupen tailer teoriko-praktikoa.
1. Ezagutu eta maitatu zeure burua. Nor naiz? Non nago? Nor izan nahi dut? Non egon nahi dut? AMIA analisia
2. Apaindu zeure burua. Zeintzuk dira nire armak? Indar-guneak eta hain indartsuak ez direnak. Portafolioa, aurkezpen-gutuna.
3. Mugi zaitez. Entrenatu. Praktikatu. Gainditu zeure burua. Erronkak, lehiaketak, erakusketak, benetakoak izan ez arren benetako bihurtzen diren lanak.
4. Mugitu ipurdia. Irten kalera. Jarri harremanetan editorialekin, arte zuzendariekin. Bilatu ilustratzaile-agentziak.
5. Ezagutu jende gehiago. Ekitaldiak, coworking-a, aurkezpenak, hitzaldiak, elkarteak.
6. Ikus zaitzatela, ez izan ikusezin. Mundua toki txikia izan daiteke. Azokak, nazioarteko bezeroak, nazioarteko agentziak.
7. Izan zoriontsu. Eta egizu lan maite duzun horretan.
Eguna: 2019ko maiatzak 10, ostirala. (Ikastorduak: 8)
Ordutegia: 9:30-13:30 / 15:15-19:15.
Tokia: BilbaoArte fundazioa. Urazurrutia kalea, 32. Bilbo.
Euskal Irudigileak elkarteko bazkideentzako prezioa: 10€
Euskal Irudigileak elkarteko bazkide ez direnentzako prezioa: 40€
Izena emateko azken eguna: maiatzak 8
Gehienezko ikasle kopurua: 25. // Plazak izen-emate hurrenkeraren arabera erreserba-tuko dira leku kopurua bete arte.
Izen ematea: [email protected]
Hitzaldi irekia:
Maiatzak 9an, ostegunean, arratsaldeko 19:00ean, Bilbaoarte fundazioko Kristalezko Patioan.
BIOGRAFIA
Orri zurien esploratzailea. Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasi zituen, baina segituan lotu zitzaion haurtzaroko pasioari: marrazketari. Hala, berriro heldu zien arkatz eta akuarelei Madrileko 10 Arte Eskolan. Harrezkero, kolore, paper eta testuraz beterik du mahaia. Beretzat ilustratzea da erabakiak hartzea, gauzak kontatzea, behatzea… gauza asko dira, eta denak ere norbere begiradaren araberakoak.
HITZALDIA
“Orri zuria eta beste amildegi batzuk”. Iraupena: ordu 1 (gutxi gora-behera)
Ilustratzea da erabakiak hartzea, gauzak kontatzea, behatzea… gauza asko dira, eta denak ere norbere begiradaren araberakoak. Bada ilustratzaile adina ilustratzeko era. Lerroa, trazua, orbaina, metafora, kontakizuna, esperientzia propioak… denak balio du sortzeko. Testua da bidea, baina batzuetan testutik atera beharra dago eta ezkutuan dagoena bilatu, beste ikuspegi batetik begiratuz. Ilustratzailearen erronka da irakurleari barruko mundua erakustea eta orrialde zuriari aurre egitea. Ilustratzearen eta liburu ilustratuak sortzeko prozesuaren erronkari buruzko hitzaldia.
Informazio baliagarria: bazkideen hiru hilean behingo kuota: 36€ profesionalak / 18€ ikasleak.
Sustapenei buruz gehiago jakiteko eta izen-emateak egiteko, jo helbide honetara: [email protected]