Irudikak deialdia zabaldu du 2020ko bere bi Egonaldi Artistikoetarako: Estatu mailako deialdi bat Animazio arloan eta nazioarteko deialdi bat Ilustrazio arloan. Deialdi bakoitzak 2.100 €-ko dirulaguntza eta bi hilabeteko egonaldia eskaintzen ditu, aukera izan dezazun zure proiektua lantzeko Bilbaoarte eta Angoulêmeko Maison des Auteurs espazioetan.
Egonaldi hauek posible egiteko Acción Cultural de España (Animazioa) eta Fundación Vital (Ilustrazioa) erakundeen babesa daukagu, eta baita ere Bilbaoarte Fundazioaren eta Angoulêmeko Maison des Auteurs espazioen laguntza.
Informazio guztia eta oinarriak: www.irudika.eus. Epea zabalik urriaren 15era arte.
Urriaren 24tik 26ra, Argentina, Erresuma Batua eta Hego Korea izango dira herrialde gonbidatuak Gasteizko Artium Museoan.
Ilustrazio arloan, gurekin izango dira, besteak beste, Maria Luque, Miren Asiain Lora, MIJU LEE eta Jisu Choim. Limonero, Nobrow edo Flying Eye Books bezalako editorialek beren esperientzia azalduko digute eta portfolioak aztertuko dituzte.
Sektore Paraleloetan, Javier Mariscalek “Chico y Rita” animaziozko filmaz hitz egingo digu. Topaketan izango da baita ere Lyona errealizatzaile-ilustratzailea, bideoklipen produkzioaz mintzatzeko. Museoei dagokienez, Cristóbal Balenciaga Museo Fundazioa eta ABC Museoa izango dira gonbidatuak; eta, azkenik, Atåkontu Kolektiboak eta Anna Emilia Laitinen-ek ordezkatuko dute oihalen eta pattern-en sektorea.
Berritasun bezala, aurten editorialei eta literatura agenteei zuzenduriko jardunaldi profesional bat egingo dugu, profil horientzako eduki espezifikoekin. Suitzako La Joie de lire, Italiako Corraini Edizioni, Brasileko Revista Emília eta Buenos Aireseko Ediciones El Fuerte editorialak gonbidatu ditugu, eta badira beste batzuk ere oraindik baieztatzeko daudenak.
Zure plazak aukera emango dizu sektore paraleloetara, mahai-inguruetara eta tailerretara sartzeko eta hitzordu profesionalak adosteko bertaratuekin. Erreserbatu orain www.irudika.eus web orrian.