ITXIALDIKO SOLASALDIAK: EUSKAL KOMIKIA

04/05/2020 ITXIALDIKO SOLASALDIAK: EUSKAL KOMIKIA

Kike Infame & Ainara Azpiazu “Axpi”, maiatzaren 4an, astelehena, arratsaldeko 18:00etan helbide honetan:https://meet.jit.si/comicvasco

Komikia Euskal Herrian. Hirurogeita hamarreko hamarkadatik gaur egun arteko ibilbidea.

Comics from the Basque Country, from the seventies to the present

Fumetti nei Paesi Baschi. Un percorso dagli anni settanta fino adesso

Organized by Euskal Irudigileak.
Monday 4 May 18:00 pm. https://meet.jit.si/comicvasco

Euskarazko komikiak zabaltzeko zailtasuna dela eta, egileek, sortzeko borrokan, nortasun propioa izan dute garaien araberako euskarri desberdinei esker.

The difficulty of spreading the comic in basque language, has pushed authors, in their struggle to create, to mantain their own identity, aproaching so much different medias depending on the historical periods they live in.

La difficoltá per diffondere il fumetto in lingua vasca, ha obbligato agli autori ed autrici baschi a dover sostenere la sua propria identitá creando a traverso diversi supporti secondo ai diversi periodi storici.

Kike Infame (Bilbao, 1975)

Infame & Co izenez ere ezaguna Komikiari buruzko elkarrizketak egiten ditu bilbao24horas webgunean, nahiz Zona Cómic edo Cuadernos de cómic (CuCo) aldizkarietan. Liburu-elkarrizketak argitaratu ditu: Con los codos pegados al torso (Autsaider, 2017) Mauro Entrialgorekin, eta Back to black (Semana Negra Gijón, 2019) Víctor Santosekin. 2004an, Getxoko Komikiaren Azokan lankidetzan hasi zen, egiten ziren erakusketetan komisario-lana garatu eta El Balanzín aldizkaria zuzentzen. 2010az geroztik, tertuliak gidatzen ditu egileekin Euskal Irudigileak elkarterako. 2017an, Mikel Begoñarekin batera, bere lehen liburua egin zuen: Komikia. Euskal Komikia (1975-2017). Aldian-aldian hainbat euskarritan idazten du (Rockdelux, Aux, 13millonesdenaves). Era berean, nabarmena da ilustratzaile bezala egin duen jarduera, eta komikigile moduen (bakarka edo besteen gidoiekin) komikiak argitaratu ditu Astiberrin (El hombre que vino del cielo), Dolmenen (Corina y el pistolero, Quatroccento) edo berak editatuta (Morirse en Bilbao). Horrez gain, komiki kolektiboetan, fanzineetan edo komiki-aldizkarietan parte hartu du (La Resistencia, Historias del olvido, El diablo aburrido). 2018az geroztik, Bilbao egunkariarekin kolaboratzen du, Hiribilduarekin lotutako tirak eginez.

 

Ainara Azpiazu “AXPI” (Hernani,1980)

EHUn lizentziatu eta gero, Leioako Unibertsitatean Arte Ederrak ikasi zituen eta bere ikasketak Italiako Maceratan osatu zituen ARS IN FABULA Masterra eginez. Bere ilustrazio eta komikiak Euskal Herriko aldizkari eta egunkari garrantzitsuenetan argitaratuak izan dira, hala nola Berria, Gara, Argia, Bertsolari Gaztezulo. Gaur egun Irrien Lagunak haurrentzako aldizkarian publikatzen jarraitzen du, hala nola Xabiroi aldizkarian, euskarazko argitalpengintzan errekonozimendu handiko medioak biak ala biak. Tupust! Emakume komikigile euskaldunen kolektiboko kide da, iaz argitaratu zen izen bereko komiki antologia Txalaparta argitaletxearen eskutik. Bere ilustrazioek 20 liburutik gora janzten dituzte, azkenen artean daude Latopera Editorialen “Nire amama ume bat da, ni bezala” (2019) eta “Nire gorputzean bizi naiz”, Elkarrekin, 2020ean.

Share Button