ARABAKO UDAKO KULTUR PROGRAMAZIORAKO CONCEPT bat eta ILUSTRAZIOAK sortu eta garatzea, eta KARTELAK MAKETATZEA.

ARABAKO UDAKO KULTUR PROGRAMAZIORAKO CONCEPT bat eta ILUSTRAZIOAK sortu eta garatzea, eta KARTELAK MAKETATZEA.

Asmoa da kartel formako irudi orokor bat eta bi irudi edo azpi-kartel egitea programatutako ekitaldi edo jardueretako gaiak irudikatzeko. Irudiak adierazi beharko du Arabako kulturaren berpizkundea Covid-19aren ondoren, programazio horretan parte hartuko duten herri guztien bitartez. Sentiarazi behar da denok jarrai dezakegula Edertasuna sortzen are pandemia baten ostean ere.

Kartelekin bat datozen lau orri maketatu beharko dira, kartelen balizko atzealdeak eta informazio orokorra ematen duten eranskinak izango direnak, non posible izango baita infografia txiki batzuk sartzea ilustratzaileari edo erakundeari egoki irudituz gero.

Expres deialdiaren epea eta hautagaien edo hautagai taldeen txostenak jasotzeko epea: ekainaren 15etik 18ra (ilustrazioaren+diseinu grafikoaren txostena bidali behar da izen-abizenekin, bi aldeetatik eskaneatutako NANarekin eta egilearen edo taldeko kideen helbide fiskalarekin, zeinak bat etorri behar baitu lana egin ondoren egingo den fakturako helbidearekin. Taldeko kide batek arabarra izan behar du).

Bidali dokumentu guztiak [email protected] helbidera ekainaren 18ko 23:59ak baino lehen.
Ekainaren 20an aukeratuko da hautagaia, eta egun horretan bertan emango da hautaketaren berri.

Lanak inprentara aurkezteko eguna: uztailaren 3a.

Deialdiaren baldintza ekonomikoak:
1540 € kartel nagusia + kontzeptua
700 € azpi-kartel bakoitzeko, guztira 1400 € bi azpi-kartel egiteagatik.
Hirugarren azpi-kartel bat, emanaldiei buruzko informazioa jasoko duen markoa izango dena eta pdf editagarri gisa entregatu behar dena: 530 €.
4 orriren maketazioa, 580 € (145 € infografiak / egitarauaren koadrikulak dauzkan orri bakoitzeko).
Inprentako kudeaketa: 450 €

Guztira: 4500 € garbi (zergak aparte)

 

Share Button