Aurten hainbat artistarekin elkarrizketatzeko eta euren lan-espazioak ezagutzeko aukera izango dugu. Hala, ZOER eta Marion Fayolle bisitatu dituzte Frantzian, Marc-Olivier Lamothe Quebecen eta Dani Scharf, Cecilia Rodriguez Oddone, Alfredo Soderguit, Francisco Cunha eta Sabrina Pérez Uruguain. Bestalde, hurbildu gaitezke baita ere beste argitaletxe batzuetara eta hainbat azokatako agenteengana, hala nola, Les Estivales de L’illustration, L´articho eta Editions Magnani (Frantzia), Mural Festival eta Quebec BD (Montreal) eta Microutopías, Criatura Editora, e’a! festival, Amanuense eta Ediciones de la Uniceja (Uruguai).
Euskal ilustrazioaren ordezkari bezala parte hartuko dute Yolanda Mosquerak -bere obra Uruguain argitaratu duen egileak-, Rocío Arayak -Frantziako Corps-Nuds herrian bizi den ilustratzaileak- eta Astiberrik -Quebeceko La Pasteque editorialaren bi liburu itzuli dituen nobela grafikoen argitaletxeak. Gainera, Sebas Velasco, Ruth Juan, Yubia eta Eva Menak ere parte hartuko dute ekitaldian Euskadiko muralgintza eta grafitti munduarekin duten harremanagatik, horixe baita Sektore Paraleloen jardunaldirako aukeratutako gaia. Orobat presente egongo da SC Gallery. Philippe Le Libraire izango da,Pariseko Saint Martin kanaleko liburuzain ezin bereziago bat, espezialista dena komikietan, ilustrazioan eta arte grafikoan.
Bertan izango da baita ere Josune Urrutia euskal ilustratzailea, Golo, Lola Lorente, Mai Li Bernard eta Pierre Martyrekin batera bere lana Angoulemeko Maison des Auteurs espazioan garatu duen komiki-egilea.