MILIMBO, ikastaroa & itzaldia. BBDW2021

MILIMBO, ikastaroa & itzaldia. BBDW2021

Aurtengo BBDWa dela eta, Milimbo kolektiboa gonbidatu dugu tailer bat eta hitzaldi bat emateko. Tailerrean parte hartzeko sarrera erosi beharko da. Hitzaldia berriz, Bilbao Arte-ko kristalezko patioan izango da Azaroaren 19an 19:30tan.

Honela aurkezten zaizkigu:

matxinerieak

Liburu baten orrialdeak igarotzean irudi batek bere aztarna uzten du hurrengoaren gainean, haien artean nolabaiteko mimetismoa sortuz, forma berriak metamorfosiatzera eta iradokitzera iritsiz assemblage des formes delakoaren bidez, hizkuntzaren kateatze edo gorputzen orbitazioaren antzeko ekintza zikliko eta mekaniko batean.
Orri batetik bestera doan hari fin bat dago, liburu bateko elementuak elkartu eta espazioko sare ikusezinaren gainean orekan mantentzen duena. Bertatik ibiliko gara, trapezistaren adorearekin beste gorputz bat harrapatuz figura gero eta konplexuagoa eginez.

Inertzia horren ondorioz, plano batetik bestera kulunkatuko gara, sormen-ariketaren ikuspegi poliedrikoa izango dugu, keinu grafikotik liburuaren tolesturara salto egingo dugu, eta espazio-laukizuzenera iritsiko gara.

Jolas sorta bat, laborategi honetako artifice matxinerie honen benetako engranajeak, esperimentatzeko eta deskubritzeko gogoa duten pertsonentzat, esperientzia murgiltzaile bihurtuz.
Azaroaren 19 eta 20an Euskal Irudigileak elkartearen egoitzan. Atxuri 16 behea, 48006 Bilbo

OSTIRALA 19: 10:00-13:30 / 16:00-19:00
Hitzaldia 19:30etan en BilbaoArten bete arte.
LARUNBATA 20: 10:00-13:30 / 16:00-18:00

Sarrerak HEMEN

Share Button