AZKUNA ZENTROAK HIGINIA GARAY HAUTATU DU

AZKUNA ZENTROAK HIGINIA GARAY HAUTATU DU

AZKUNA ZENTROAK HIGINIA GARAY HAUTATU DU BILBO, ANGOULÊME ETA QUEBEC-EN NAZIOARTEKO KOMIKI EGOITZAREN LEHEN EDIZIOAZ GOZATZEKO

· Marine des Mazery (Angoûleme) eta Jimmy Beaulieurekin (Quebec) partekatuko du egoitza artistak.

· Hiru lagunentzako egoitza gurutzatua da hau, Azkuna Zentroa, La Cité Internationale de la Bande Dessinée et de L’image (Angoulême) eta La Maison de la Litterature (Quebec) zentruen arteko elkarlana.

· Hautatutako pertsonek lan-tailer partekatuko bat izango dute hiri bakoitzean, eta bidaiekin eta ostatuarekin batera, 4.500 euroko laguntza ekonomikoa jasoko dute.

· Esperientzia hau erakunde horien arteko hitzarmen baten emaitza da, zeinaren helburuak komikiaren esparruan sorkuntza sustatzea eta hainbat herrialdetako pertsonen arteko topaketa nobela grafikoaren funtsezko ingurune profesionaletan bultzatzea baitira, beste arte-diziplina garaikideetako artistekin konektatuz.

· Komikia eta ilustrazioaren aldeko apustu hau eta nazioartean kultura garaikideko beste espazio eta proiektuekin lankidetzan aritzeko nazioarteko sare berrien irekitzea Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoko 2019-2023 Programa Proiektuaren barruan daude.

· Higinia Garay da Azkuna Zentroak aukeratutako artista, Fatxada Proiektuko parte-hartzailea eta DendAZ Azkuna Zentroko denda proiektuko artistetako bat da.

ZORIONAK!!!!

Share Button