Argitalpen-proiektu bat nola aurkeztu eta garatu

17/11/2022 Argitalpen-proiektu bat nola aurkeztu eta garatu

ADI!! Badatoz Euskal Irudigileen Elkarteak urtero antolatzen dituen ikastaroak.

Argitalpen-proiektu bat nola aurkeztu eta garatu

Argitalpen-proiektu baten lehen ideiatik merkaturatu arte garatzen ikasiko dugu.

Ikastaroa mahai-inguru formatuan izango da, eta bertaratzen direnek hizlariei galderak egiteko aukera izango dute. Bakoitzak bere esperientziatik eta eredu gisa erabiliko dituzten adibideekin kontatuko digute ideia bat nola garatu, argitaletxe bati nola aurkeztu edo nork bere burua argitaratzeko zein urrats jarraitu behar dituen.

Hizlariak hiru argitalpen-eremutako hiru editore izango dira: komikia, album ilustratua eta autoedizioa.

  • Fernando Tarancón/Komikia/ASTIBERRI
  • Juanma Aramendi/Album Ilustratua/ELKAR
  • Pablo Salgado/Autoedizioa/BALA

NOIZ: azaroaren 17an, osteguna.
ORDUTEGIA: arratsaldeko 15:30etik 19:30era
NON: Euskal Irudigileen Elkartearen egoitzan, Atxuri 16, 48006. Bilbo.

PREZIOA: Bazkideentzat doan, bazkide ez direnentzat 10€.
IZENA EMATEKO: [email protected]. Izena emateko azken eguna azaroaren 15a, asteartea, 14:00ak baino lehen. 20 plaza guztira. Eskariak heldutako hurrenkeraren arabera lekuak esleituko dira.

 

Share Button