EUSKAL IRUDIGILEAK,   Italiako Bologna Children Book Fair delako Nazioarteko liburu azokan parte hartuko dugu, martxoaren 6tik 9ra..

Euskal Irudigileak, sektoreko beste hainbat erakundeekin batera, Euskal Editoreen Elkartea eta Gremio de Editores de Euskadirekin Basque.Books markaren aterkipean egongo gara  Bolonian, Basque.Books, HALL 29 E.15, Kultura Sailaren laguntzari esker.

Euskal Irudigileen elkarteak hainbat jarduera koordinatu ditu ILLUSTRATOR SURVIVAL CORNER-ean, azokaren programazio profesional ofizialaren barruan. Euskal ilustratzaileen portafolio, Masterclasses edo Mostra degli illustratori entzutetsuaren berrikuspenetan parte hartzen dute. Jarduera edo erakusketa horietarako aukeratutako ilustratzaileak honako hauek dira: Higinia Garay, Josune Urrutia, Idoia Iribertegui, Maite Rosende eta Elisabeth Pérez Fernández.

Honez gain, IRUDIKA Nazioarteko Ilustrazio Topaketa Profesionalak urtero bezala PATXANGA jaia antolatuko du, Bolognako zentroan, MAMbo Arte Modernoko Museoan, 2023an EUSKAL IRUDIGILEAKen 20. urteurrena ospatzeko.

Martxoak 6,astelehena – ILLUSTRATORS SURVIVAL CORNER
11:00 – 12:00
Portfolioa berrikustea IRUDIKArekin
Artista egoiliarrak: Dani Scharf + Blanca Izuzkiza.
11:30 – 12:30
Portfolioa berrikustea EUSKAL IRUDIGILEAKekin
Higinia Garay + Josune Urrutia Asua
15:00 – 15:50
MASTERCLASS Higinia Garay & Josune Urrutiarekin
EUSKAL KOMIKIGINTZAKO EMAKUMEZKO AHOTSAK

Martxoak 7, asteartea – Area Italia ILLUSTRATORS CAFÉ
11:30 – 12:20
KVETAri Kveta Pacovskaren arte ezabaezina
Hitzaldia Brigitte Morel, Marcella Terrusi eta Elisabeth Perezekin.

Martxoak 8, asteazkena – ILLUSTRATORS SURVIVAL CORNER
10:00 – 10:50
MASTERCLASS Pablo Amargo, Ivan Canu, Giacomo Benelli eta Elisabeth Pe ́ rezekin. ESATEKO MODU BAT ”
16:00 – 16:50
Elena Odriozolarekin solasean.

Martxoak 8, 22:00etatik – 2:00ra PATXANGA – Ospakizuna
MAMbo Museo d ‘Arte Moderna di Bologna – Djset COQO Dj taldearekin – Katalogo berriaren aurkezpena eta EUSKAL IRUDIGILEAKen 20. urteurrenaren ospakizuna.

Share Button