Museoan bertan ostegun honetan egindako aurkezpenean izan dira Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Amaia Arregi Bilboko lehen alkateordea, María Altuna Lizarraga Euskal Irudigileak elkarteko presidentea, Christian Prudhomme Frantziako Tourreko zuzendaria, Miguel Zugaza museoko zuzendaria eta erakusketako kartelak egin dituzten sei ilustratzaileak: Raisa Álava, Aitor Aretxabaleta, Sandra Garayoa, Iñaki Landa, Dani Maiz eta Char-Lee Mito.
Euskal Irudigileak elkarteak munduko txirrindularitza lasterketa garrantzitsuenaren kartela aukeratzeko lehiaketa egin zuen, eta azkenean Raisa Álava ilustratzailearen kartela aukeratu zuten larunbatean Euskaditik abiatuko den Tourraren irudia.