Bergarako Zientzia eta Teknologia jardunaldiak (ZTB) hurbiltzen ari dira, eta zortzigarren urtez jarraian Laboratorium museoak Ilustrazio Zientifikoko tailer bat antolatzen du gure masterrean ere irakasgaiak ematen duten irakasleekin: Carles Puche eta NorArte Visual Science hain zuzen ere. Animatzen al zara aurten ere Bergaran ARTEA eta ZIENTZIA uztartzera?
Datak eta ordutegia:
Irailak 30, 10:00-14:00 eta 16:00-20:00
Urriak 1. 10:00-14:00
Iraupena: 12 ordu
Prezioa: 15 €
Teknikak: tinta txinatarra eta koloretako arkatzak.
Tailer duala: tailerra aurrez aurre egin ahal izango da Bergarako Laboratorium museoan, eta etxetik bertatik jarraitzeko online modalitatea ere izango dugu. NorArte Visual Science-ren prestakuntza-plataforma izango dugu eskura, zalantzak argitzeko, zereginak entregatzeko eta irakasleen feedbacka lortzeko.
Gaia: polinizazioa ilustratuko dugu, planetako bizitzarako funtsezkoa den prozesua eta gaur egun arrisku larrian dagoena biodibertsitarearen galera dela eta.
Izena emateko: 943769003 edo [email protected]