IRUDIKA Egonaldiak

IRUDIKA Egonaldiak

DEIALDIA IREKIA
2023ko irailaren 25etik urriaren 25era

  • Kategoriak: Ilustrazioa & Animazioa
  • Martxoaren 7tik maiatzaren 24ra
  • Gasteiz, Angouleme, Mexiko & Bilbo

2024 IRUDIKA EGONALDIAK

Irudika, nazioarteko ilustrazio topaketa profesionalak egonaldi artistikoen zazpigarren edizioaren epea ireki du, ilustrazioaren eta animazio grafikoaren esparruan sorkuntza sustatzeko helburuarekin. Deialdiak pertsona bat hautatuko du kategoria bakoitzerako, eta egonaldi bat ahalbidetuko du Angoulême (Frantzia), Guadalajara (Méxiko), Zapopan (Méxiko) eta Bilboko (Espainia) sorkuntza-guneetan, martxoaren 7etik maiatzaren 24ra bitartean. Egonaldi artistikoari amaiera emateko erakusketa bat egingo da Gasteizen.

Deialdia 2023ko irailaren 25ean hasi eta urriaren 25ean amaituko da.

Irudika egonaldiak bi kategoria desberdin ditu, ilustrazioa eta animazioa. Batetik, nazioarteko ilustrazio kategorian hautatutako pertsonak Irudikaren 2024. edizioko irudia sortuko du eta ilustrazio proiektu pertsonal bat garatuko du. Bestetik, animazioko kategorian hautatutako pertsonak (deialdi nazionala), animazioko proiektu pertsonal bat eta 20 eta 60 segundo tarteko pieza bat garatuko du, Irudikako 2024ren promozio-bideo gisa erabiliko dena.

Hautatutako egoiliarrek 2.450€ gordineko zuzkidura ekonomikoa izango dute.

Irudika ekitaldia Euskal Irudigileak elkarteak antolatzen du erakunde hauen babesarekin: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala, Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioa eta Artium Museoa. Halaber, Egonaldien programaren babesle dira Vital Fundazioa, (AC/E) Acción Cultural Española, Bilbaoarte, Guadalajarako Kultura eta La Maison des Auters d’Angouleme.

OINARRIAK

Share Button