IRUDIKA Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesionalak Euskadin 2024ko bere Egonaldietarako hautatutako artisten lana aurkeztuko du Euskal Irudigileak elkarteak antolatuta, hainbat tokitan burututako egonaldietako emaitzak erakutsiko dira: La Cité Internationale de la Bande Dessinée et de l’Image, Zapopaneko Casa del Autor, Mexikoko Guadalajara, Bilbaoarte Fundazioa eta Vitoria-Gasteiz.
Erakusketaren bidez, Ca_Teter-ek (Montevideo) ilustrazio-diziplinan eta María Barriga-k (Madril) animazio-diziplinan egindako lanak ezagut daitezke.
Inaugurazioa ostiral honetan, maiatzaren 24an, izango da bi artisten presentziarekin eta zabalik egongo da Antso Jakitunaren Fundazioaren espazioan uztailaren 18ra arte. Sarrera doakoa izango da, Betoñuko Atea kalean, 23, 08:00etatik 15:00etara.