Euskal Irudigileak-NAZIOARTEKOA 2024/2025

Feria FRANKFURT

Frankfurteko Liburu Azokako jarduerak (Alemania)
“Between Crafts, Art, Comic and Illustrated books”.
Alain Urrutia, Laura García, Sandra Garayoa, Jokin Michelena. Moderatzailea: Elisabeth Pérez Fernández.
Urriak 18 12:00-13: 00
Frankfurt International Stage (Foyer 5.1/6.1)

 

 

 

 


FILUSTRA IRUDIKA

FIL Guadalajarako jarduerak (Mexiko)
2024ko azaroaren 30etik abenduaren 1era.
IRUDIKA Gasteizen parte hartzeko azken egunak, FILUSTRA IRUDIKAren edukirako sarbidearekin.

 

 

 

 

 

 


BCBF ILLUSTRATORS EXHIBITION 

Oharra: BCBF ILLUSTRATORS EXHIBITION – DIRUA ITZULTZEKO 10 BONUEN ZOZKETA
Aurten Bolonian izen-emateak 22 euroko kostua izango du profesionalentzat eta doakoa ikasleentzat. Elkartetik aldaketa horren zergatia kontsultatu dugu, eta azaldu digute erabaki dutela zenbateko sinboliko bat eskatzea eta baldintza gisa baloraziorako originalen bidalketak eskatzea saihestea. Kuotari esker, erakusketaren amaierako piezen joan-etorriak eta ekoizpena finantzatuko dira.
Kontuan izanik urtero hainbat pertsona bidaltzen ditugula azokara, bidaia horiekin laguntzea proposatu digute eta izena eman dutenen artean zozketatutako 10 itzulketa-bonu izango ditugu.

Urriaren 12an izena emateko azken eguna. Izena eman izanaren frogagiria bidali eta zozketan sartzeko azken eguna, urriaren 30a.


2025ean Nazioartera joateko deialdi irekia 

Nazioartera joateko deialdi irekia, 2025. urtean bidaiatu nahi duten bazkideentzat, Nazioarteko Azoketan, tailerrak edo hitzaldiak emateko.

 

 

 

 

 

 

Idatzi [email protected] helbidera “FERIAS 2025” gaiarekin abenduaren 14a baino lehen, honako datu eta eranskinekin:
– Dosierra edo portafolioa, non azalduko duzun: – Ibilbidea edo CV, eta HITZALDI eta TAILERRETARAKO eskaintzen dituzun gaikako xehetasunak./Hizkuntza-mailak/Kontzertu ilustratuetan parte hartzeko aukera.
– Zure PASAPORTearen kopia (bidaia erosteko)
– Profileko argazkia (sareetarako)
– Biografia laburra (sareetarako)

Garrantzitsua: SOLASALDI ETA HITZALDIAK beste profesionalei interesatzen zaizkien gaiei buruzkoak dira. BIDAIK EZ DIRA LIBURUEN AURKEZPENA EDO SUSTAPENA FINANTZIATZEKO ERABILTZEN. 
Share Button