20. URTEURRENEKO ERAKUSKETA. EUSKAL IRUDIGILEAK ID ARTEn

20. URTEURRENEKO ERAKUSKETA. EUSKAL IRUDIGILEAK ID ARTEn

HURRENGOKO GELTOKIA: VITORIA-GASTEIZ
EUSKAL IRUDIGILEAK: 20 URTE ID ARTEn

Gabonetako geldialdiaren ondoren, gure erakusketa ibiltariak bere ibilbidearekin jarraitzen du Gasteizera hurbiltzeko. ID arte, Euskadiko Diseinu Publikoko Eskolak (Betoño kalea, 23), elkartea osatzen duten ilustratzaileei aurpegia jartzen dien erakusketa hartuko du.

Inaugurazioa urtarrilaren 19an izango da, 11: 00etan, eskolan, eta ondoren bisita gidatua egingo da.

Erakusketa ibiltariaren helburuak hauek dira: ilustratzaileen lana ezagutaraztea; artisten belaunaldi desberdinentzako topagune izatea; eta sektorearen indarra azpimarratzea, toki-, nazio- eta nazinoarte-mailan. Erakusketak, gainera, sektorea osatzen duen ahotsen aniztasuna erakutsi nahi du, protagonistak anonimotasunetik ateraz, eta beraien sorkuntza-lanak egokitzen ari diren sormeneremuak azalduz. Horren bidez, elkarteak bere 20 urteetan izan dituen mugarriak eta sektoreak bizi izan dituen aldaketa nagusiak azaldu nahi dira.

2023-2024 ikasturtean Iruñean (otsaila) eta Beran (maiatza) jarraituko du erakusketak. Orain arte Bilbon, Donostian eta Guadalajaran (Mexiko) ikusi ahal izan da.

Erakusketak hilabeteko iraupena izango du, inauguratzen denetik.

Zuen zain egongo gara!!

 

Share Button